<html>
<head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8">
</head>
<body text="#000099" bgcolor="#f8f8f8">
Bi apunte besterik ez, ekarpentxo bat egin asmoz.<br>
<br>
"Indusketa" arkeologian erabiltzen den terminoa da. (Arqueol.)
espezialozazio-markarekin agertzen da hiztegian.<br>
Beraz, agian, hobe litzateke termino orokorra hartzea horretarako:
hondeaketa.<br>
<br>
Bestalde, "gehiegizko" makulu-hitzaz gain, badugu "gain-" aurrizkia
ere termino konposatuak eratzeko.<br>
<br>
gain(h)ondeaketa-eremu<br>
gain(h)ondeaketako eremu<br>
<br>
(H-a galdu egin behar duelakoan nago, baina ez dut araua aurkitu)<br>
<br>
<pre class="moz-signature" cols="72">_______________________________________
Iñaki Bitezekoa</pre>
<div class="moz-cite-prefix">El 04/06/2021 a las 16:28, Leire
escribió:<br>
</div>
<blockquote type="cite"
cite="mid:DB8PR08MB53558F17CEE965369CFE032BAF3B9@DB8PR08MB5355.eurprd08.prod.outlook.com">
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8">
<style type="text/css" style="display:none;">P {margin-top:0;margin-bottom:0;}</style>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif;
font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);">
Eskerrik asko bioi. </div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif;
font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);">
Termino horrekikoa pixka bat zehazteko edo: ikasleek aurretik
zer landu duten kontuan izanda, iruditzen zait izotzak
zirkuan-edo gainezka egindakoan glaziar-mihia eratzen den
eremuaz ari dela "zona de sobreexcavación" hori nolabait;
alegia, izotza pilatzea dakarren eremu zulatutik gorakoa edo
(kontrakoa dirudien arren). Baina ez naiz gai izan hori
ziurtatzeko, horregatik jo dut hona. Zuzen antzean banabil,
"gehiegizko indusketa" ez litzateke zuzena, uste dut. </div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif;
font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);">
<br>
</div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif;
font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);">
Ea norbaitek badaukan argitzea, laguntzea... </div>
<div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif;
font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
<br>
</div>
<hr tabindex="-1" style="display:inline-block; width:98%">
<div id="divRplyFwdMsg" dir="ltr"><font style="font-size:11pt"
face="Calibri, sans-serif" color="#000000"><b>Nork:</b>
Xabier Aristegieta <a class="moz-txt-link-rfc2396E" href="mailto:allurritza@gmail.com"><allurritza@gmail.com></a><br>
<b>Bidaltze-data:</b> 2021(e)ko ekainaren 4(a), ostirala
15:59<br>
<b>Nori:</b> ItzuL <a class="moz-txt-link-rfc2396E" href="mailto:itzul@postaria.com"><itzul@postaria.com></a><br>
<b>Gaia:</b> Re: [itzul] "Zona de sobreexcavación" eta
"rocas aborregadas"</font>
<div> </div>
</div>
<div>
<div dir="ltr">"Gehiegizko indusketa-eremua" esaten baduzu,
"gehiegizko" hori "eremu"rekin doa, ez "indusketa"rekin.<br>
<div>Izatekotan, "gehiegizko indusketaKO eremua".</div>
<div><br>
</div>
<div>Xabier Aristegieta</div>
</div>
<br>
<div class="x_gmail_quote">
<div dir="ltr" class="x_gmail_attr">Hau idatzi du
euskaratu--- , ItzuL-en bidez (<a
href="mailto:itzul@postaria.com" moz-do-not-send="true">itzul@postaria.com</a>)
erabiltzaileak (2021 eka. 4, or. (13:21)):<br>
</div>
<blockquote class="x_gmail_quote" style="margin:0px 0px 0px
0.8ex; border-left:1px solid rgb(204,204,204);
padding-left:1ex">
<div>
<div>Ez dakit lagunduko dizun, baina tira:</div>
<div>"arroka laiatuak" ageri da Interneteko bi
sarreratan, glaziarren testuinguruan.</div>
<div>Bestea... "gehiegizko indusketa-eremua", edo?</div>
<div><br>
</div>
<div>21/6/4 13:14(e)an, Leire igorleak idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote type="cite">
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif;
font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
Eguerdi on!</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif;
font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
<br>
</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif;
font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
DBH 1eko ikasleentzako Biologia eta Geologiako
ikasmaterial batzuetan ageri zaizkit bi termino
horiek, biak ere glaziarren testuinguruan, eta
ordain garbirik aurkitu ezinean nabil. Norbaitek
laguntzerik bai? Biziki eskertuko nioke. </div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif;
font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
<br>
</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif;
font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
<i>Zona de sobreexcavación </i>ez dut inon topatu,
eta ikasmaterialean bertan ere ez dute azalpenik
ematen. Hauxe da testuingurua: ikasleei eskatzen
zaie iker dezatela zer erliebe-forma eratzen
dituzten glaziarrek; laguntza moduan, hiru galderari
erantzutea proposatzen diete, eta hortxe ageri da
terminoa. Hauek dira hiru galderak: Nolako itxura
dute zirku glaziarrek? Zer ezaugarri bereizgarri
dituzte glaziar-haranek? ¿Qué son las zonas de
sobreexcavación? </div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif;
font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
<br>
</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif;
font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
<i>Rocas aborregadas</i> zer diren ez daukat
zalantzarik. Euskaraz nola esaten zaien, horixe
jakitea edo ziurtatzea falta zait. Elhuyarren
aspaldiko Geologia Hiztegi Entziklopegikoan "ardi
itxurako arroka" ageri da, baina ez dakit ba...
Zuotako norbaitek badaki?</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif;
font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
<br>
</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif;
font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
Aldez aurretik mila esker!</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif;
font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
<br>
</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif;
font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
leire</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif;
font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
<br>
</div>
</blockquote>
<p><br>
</p>
<div>-- <br>
<img style="max-width: 100%; height: auto;"
data-outlook-trace="F:1|T:1"
src="cid:part2.ED2E42AC.117FCFFC@bitez.com" class=""
border="0"></div>
</div>
</blockquote>
</div>
</div>
</div>
</blockquote>
<br>
</body>
</html>