<html>
<head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=iso-8859-1">
<style type="text/css" style="display:none;"> P {margin-top:0;margin-bottom:0;} </style>
</head>
<body dir="ltr">
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);">
Eguerdi on!</div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);">
<br>
</div>

DBH 1eko ikasleentzako Biologia eta Geologiako ikasmaterial batzuetan ageri zaizkit bi termino horiek, biak ere glaziarren testuinguruan, eta ordain garbirik aurkitu ezinean nabil. Norbaitek laguntzerik bai? Biziki eskertuko nioke. </div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);">
<br>
</div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);">
<i>Zona de sobreexcavación </i>ez dut inon topatu, eta ikasmaterialean bertan ere ez dute azalpenik ematen. Hauxe da testuingurua: ikasleei eskatzen zaie iker dezatela zer erliebe-forma eratzen dituzten glaziarrek; laguntza moduan, hiru galderari erantzutea
proposatzen diete, eta hortxe ageri da terminoa. Hauek dira hiru galderak: Nolako itxura dute zirku glaziarrek? Zer ezaugarri bereizgarri dituzte glaziar-haranek? ¿Qué son las zonas de sobreexcavación? </div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);">
<br>
</div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);">
<i>Rocas aborregadas</i> zer diren ez daukat zalantzarik. Euskaraz nola esaten zaien, horixe jakitea edo ziurtatzea falta zait. Elhuyarren aspaldiko Geologia Hiztegi Entziklopegikoan "ardi itxurako arroka" ageri da, baina ez dakit ba... Zuotako norbaitek badaki?</div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);">
<br>
</div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);">
Aldez aurretik mila esker!</div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);">
<br>
</div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);">
leire</div>

</body>
</html>