honetan oinarritzen da: «Gure literaturan oso gutxitan ageri da ukatu aditza baiezka konpletibo batekin.
Baina kasu gehienetan, ukatu-rekin -ela agertzen da eta ez -enik, bai baiezkoetan bai ezezkoetan. (…)
Beraz, ukatu-k, ezezka zein baiezka
doanean, bere konpletiboari -enik
ezarri beharrean -ela ezartzea
eskatzen duela dirudi».
(Euskaltzaindiaren Leioako Biltzarreko txostenak). Euskera aldizkaria, 39. liburukia (1994, 3), 960-961 or.
gehiago esan. “-ela menderagailua
duten adierazpen-perpaus osagarriak” atalean, honela dio: «Hauen artean sar daitezke, beharbada, aitortu eta ukatu
bezalakoak ere: (83) a. Aitortu behar da lehen okerrago bizi ginela. b. Ezin da
ukatu orain hobeto bizi garela».
cualquier problema" izanez gero, egokia irudituko litzaizueke "ukatu
egiten du EDOZEIN PROBLEMA DAGOELA" esaldia?
ez dagoela inolako problemarik” (besteak beste, ‘edozein’en lekuan ‘inolako’
jarri dut). Ihes egiten ari ote naiz? Bai eta ez. Gehiago bustiko naiz: hor
jarri duzun hori baino onargarriagoa gertatzen zait niri, senez (berriz ere
aipatutako aldaketa eginda), aldarrikatzen duzuna: “ukatu egin du inolako
problemarik dagoenik”. Baina neure buruari galga jarriko nioke, Gramatika
Batzordearen esana gogoan, datu berririk ez bada.
ausartzen naiz esatera aukera egokienaren bila jo dudala bide
honetatik, aurreko puntuan aipatutako bide beretik):
egiten du jokoarekin zerikusia duen osasun publikoko inolako problemarik
dagoela Espainian (???)
Espainian ez dagoela jokoarekin zerikusia duen osasun publikoko inolako
problemarik.
Espainian ez dagoela osasun publikoko inolako problemarik jokoarekin zerikusia
duenik.
osin batean sartuko naiz, kar-kar): ekidin
dontsua, eta kasuaren arabera naturalago gertatzen diren eragotzi eta saihestu
(eta hala ere, hala ere, uste dut hainbatetan beste bide batetik jo beharra
dagoela):
jarri dute, harriak erortzea ekiditeko/eragozteko/saihesteko.
jarri dute, harririk ez erortzeko.
exposición al sol.
eguzkitan egotea.
Ongi izan!
Patxi
Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza@gmail.com) erabiltzaileak (2021 eka. 14, al. (19:25)):
Euskara Batuaren Eskuliburuan honako hau esaten da "ukatu" aditzaren erabileraz (416. orrialdean):
"Baiezko perpausetan ez da egokia -(e)nik menderagailua erabiltzea ukaturekin, eta, beraz, -(e)la arruntari eustea da gomendatzekoa"
Halatan, Ukatu egin du baztertzen duenik ez, baizik eta Ukatu egin du baztertzen duela.
Niri, egia esan, iruditzen zait ezezko esanahia hainbeste gailentzen dela esaldian, non belarriak Ukatu egin du baztertzen duenik eskatzen didan.
Orain esaldi hau itzuli beharra egokitu zait: "La Dirección General de Ordenación del Juego niega la existencia de un problema de salud pública relacionado con el juego en España." Euskaltzaindiari jarraituz, "Jokoaren Antolamendurako Zuzendaritza Nagusiak ukatu egiten du jokoarekin zerikusia duen osasun publikoko problema bat dagoela Espainian" eman dut. Esaldia irakurrita, berdin zait zenbat aldiz irakurri ere, ezinbestean iruditzen zait horrela idatzitako esaldi bati salaketa-kutsua dariola: zuzendaritza nagusi horrek ukatu egiten duela EGON BADAGOEN joko-problema bat. Ez dakit zer iruditzen zaizuen zuei.
Ildo horretan gogoeta eginez, bururatu zait ea nola jokatzekoak ote ginatekeen, betiere Euskaltzaindiak adierazitako bidetik joanez, baldin itzuli beharreko esaldia pittin bat bipilagoa izango balitz. Alegia, honelakoa:
"La Dirección General... niega la existencia de ningún problema de salud pública relacionado con el juego en España".
"Zuzendaritza Nagusiak ukatu egiten du jokoarekin zerikusia duen osasun publikoko INOLAKO PROBLEMARIK DAGOELA Espainian"? INOLAKO + dagoELA?
"Niega la existencia de cualquier problema" izanez gero, egokia irudituko litzaizueke "ukatu egiten du EDOZEIN PROBLEMA DAGOELA" esaldia?
Ez dakit, baina iruditzen zait -ELA menderagailuaren erabilera problematiko samarra dela.
Zuetako inork ekarpenik edo iruzkinik egin nahi izan balu, gustura irakurriko nuke.
Eskerrik asko aldez aurretik.
Xabier Aristegieta