"Min ezintzaile" ez nuke erabiliko, ez delako oso argi gelditzen substantibo+adjektibo elkarketa bat den, ala bi substantiboren hitz-elkartea.
"Ezinarazle" zalantzagarria iruditzen zait, oinarrizko kontzeptua, "ezinarazi" baino gehiago, "ezindu" delakoan.

"Min ezingarri" gehiago gustatzen zait, nahiz eta, hor ere, "ezingarri" substantibo gisa hartzearen arriskua dagoen, eta beraz "min-ezingarri" gisa ulertzekoa; hots, esan nahi denaren alderantzia, "mina ezintzen duen zerbait".

Beste aukera bat litzateke, "jarleku"ren egiturari jarraiturik, "ezinmin", "eragozmin", "galarazmin". Horien problema da "jakin-min"en bidetik uler litezkeela, "min=gogo bizi"tzat hartuz.

Beste aukera bat da "min" hitzaren ordez "oinaze" erabiltzea. "Eragoztoinaze?" "galarazoinaze"?

Bururatzen zaidan aukerarik egokienak beste hari-mutur bati heltzen dio. Ez du gaztelaniazko "dolor imposibilitante"ren esanahi berbera adierazten, baina bai, nire ustez, parekagarria: "ezinbizizko mina /ezinbizizko oinazea" (gogoan izan "ezinbizi" substantiboa jasota datorrela Euskaltzaindiaren Hiztegian). Eta, gainera, "ezinbizizko" hori oso espresiboa iruditzen zait.

Ea balio dizun.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe@gmail.com) erabiltzaileak (2021 eka. 21, al. (10:29)):

Kaixo, egun on:

"Eragozle" eta "ezintasun eragile" agertzen dira; hala ere, "eragozle" kontzeptu orokorregia delakoan nago eta "ezintasun eragile" luzegi egiten zait.

https://www.euskadi.eus/eutanasia-zure-zalantzak-argituko-ditugu/web01-a2inform/eu/

https://www.berria.eus/paperekoa/1877/006/001/2021-03-18/eutanasia-onestera-doaz.htm

Zer irizten diezue honako aukera hauei:

min ezinarazle, ezingarri edota ezintzaile

"Dolor imposibilitante" delakoak egiten dio erreferentzia pazientea ibili edota pentsatu ezin duenean minak eragindako ezintasuna dela eta (kontu fisikoa zein kognitiboa delako); nolabait, ezindu egiten edo bihurtzen duelako oinaze horrek

Bitor Abarzuza