<html>
<head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=Windows-1252">
<style type="text/css" style="display:none;"> P {margin-top:0;margin-bottom:0;} </style>
</head>
<body dir="ltr">
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);">
Mila-mila esker laguntzen saiatzeagatik denoi. </div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);">
<br>
</div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);">
Berrocal, yelmo... Nolabait tokiko izenak direla ohartuta nengoen. Horregatik galdetzen nuen ea ordainetan "bola-kaos" ematea zuzena den. Martinen proposamenean baiezkoa sumatu nuen, eta halaxe eman izanarekin lasaiago geratu naiz. </div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);">
<br>
</div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);">
"Pedriza" eta "canchal" bereiztea zen beste "arazo" bat; biak harritzak izanagatik, sortzeko modua eta harrien forma-edo berdinak ez dituztelako. Deskribapenaren bidetik jo nuen (ingelesez, adibidez, halaxe ikusi nuen zenbait lekutan), eta okerketarik behintzat
ez egitearekin konforme nago. </div>
<div>
<div id="appendonsend"></div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif; font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
<br>
</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif; font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
Eta "lanchares", berriz, gainazal lauko plataformak eratzen direla esanda "konpondu" dut ("harlauza" edo "lauza", izan ere, 'harri handi lau eta
<u>mehea</u>' da, eta "lanchar" horiek mehetik gutxi izango dute, ezta?). Azken batean, erliebean ageri diren formen jatorria edo zergatia azaltzea zen helburu nagusia material honetan, eta ez hainbeste geologiako terminologia zehatza ikastea edo
<span style="background-color:rgb(255, 255, 255);display:inline !important">(Espainia aldeko) </span>leku jakin bateko erliebea deskribatzea. </div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif; font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
<br>
</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif; font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
Tira, lehen esanda bezala, mila-mila esker denoi eta asteburu busti polita izan dezazuela!</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif; font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
<br>
</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif; font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
leire</div>
<hr tabindex="-1" style="display:inline-block; width:98%">
<div id="divRplyFwdMsg" dir="ltr"><font face="Calibri, sans-serif" color="#000000" style="font-size:11pt"><b>Nork:</b> Xabier Aristegieta <allurritza@gmail.com><br>
<b>Bidaltze-data:</b> 2021(e)ko urriakren 28(a), osteguna 13:43<br>
<b>Nori:</b> ItzuL <itzul@postaria.com><br>
<b>Gaia:</b> Re: [itzul] Lanchar, pedriza, berrocal, canchal</font>
<div> </div>
</div>
<div>
<div dir="ltr">Gai interesgarria, hitz kulturalen hau.
<div><br>
</div>
<div>Gogora etorri zait, adibidez, egunotan hainbesteko hizpidea ematen ari den La Palma irlako sumendia dela-eta, nola aipatu izan den
<i>malpaís </i>deritzon labazko paisaia. Bere horretantxe euskaratua agertzen da Elhuyar Hiztegian (tilderik gabe, baina). Bidenabar esanda, ez dakit zer gertatzen den Euskaltermekin, ez baitabilkit tarte luzetxo batean.</div>
<div><br>
</div>
<div>Gogora etorri zait, halaber, nola orain dela urte pila bat Brimham Rocks izeneko aurkintza batean egon nintzen, Ingalaterran. Horri buruz Wikipediak dakarren artikuluan "tor" deritzen arrokak aipatzen dira, eta, ikusi dudanez, "tor" izena beste hizkuntzetako
artikuluetan ere mantentzen da. </div>
<div><br>
</div>
<div>Agian <i>berrueco</i>rekin <i>malpaís</i> eta <i>tor</i>ekin bezala joka liteke...</div>
<div><br>
</div>
<div>Xabier Aristegieta</div>
<br>
<div class="x_gmail_quote">
<div dir="ltr" class="x_gmail_attr">Mezu hau jaso duzu <<a href="mailto:kortitx@gmail.com" target="_blank">kortitx@gmail.com</a>> helbidetik (2021 urr. 28, og. (11:14)):<br>
</div>
<blockquote class="x_gmail_quote" style="margin:0px 0px 0px 0.8ex; border-left:1px solid rgb(204,204,204); padding-left:1ex">
<div lang="ES">
<div>
<p class="x_MsoNormal"><span style="font-size:11pt; font-family:Calibri,sans-serif">Kaixo, Leire:<u></u><u></u></span></p>
<p class="x_MsoNormal"><span style="font-size:11pt; font-family:Calibri,sans-serif"><u></u> <u></u></span></p>
<p class="x_MsoNormal"><span style="font-size:11pt; font-family:Calibri,sans-serif">Ez dakit lagungarri izango zaizun. Aitona Salamanca ingurukoa nuen, eta hark esaten zidan inguruan ikusten genituen granitozko arroka biribil eta handiek
<i>berrueco </i>izena zutela; hain zuzen, aitonaren herriaren ondoko herrixkak Berrocal izena zuen, arroka-zelai haiek bezalaxe. Esango nuke, Anderrek esan duen moduan, hango arroka espezifiko horien izena dela, ez nuke jakingo euskaraz nola eman, hemen halakorik
ez baitut inoiz ikusi.<u></u><u></u></span></p>
<p class="x_MsoNormal"><span style="font-size:11pt; font-family:Calibri,sans-serif"><u></u> <u></u></span></p>
<p class="x_MsoNormal"><span style="font-size:11pt; font-family:Calibri,sans-serif">Nerea Korta.<u></u><u></u></span></p>
<p class="x_MsoNormal"><span style="font-size:11pt; font-family:Calibri,sans-serif"><u></u> <u></u></span></p>
<div>
<div style="border-right:none; border-bottom:none; border-left:none; border-top:1pt solid rgb(225,225,225); padding:3pt 0cm 0cm">
<p class="x_MsoNormal"><b><span style="font-size:11pt; font-family:Calibri,sans-serif">De:</span></b><span style="font-size:11pt; font-family:Calibri,sans-serif"> Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) <<a href="mailto:ander.irizar.apaolaza@navarra.es" target="_blank">ander.irizar.apaolaza@navarra.es</a>>
<br>
<b>Enviado el:</b> jueves, 28 de octubre de 2021 11:03<br>
<b>Para:</b> ItzuL <<a href="mailto:itzul@postaria.com" target="_blank">itzul@postaria.com</a>><br>
<b>Asunto:</b> Re: [itzul] Lanchar, pedriza, berrocal, canchal<u></u><u></u></span></p>
</div>
</div>
<p class="x_MsoNormal"><u></u> <u></u></p>
<p class="x_MsoNormal"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">* <b>Las pedrizas y berrocales.</b> Son relieves formados por…</span><span lang="EU" style="font-size:11pt; font-family:Calibri,sans-serif; color:rgb(31,73,125)"><u></u><u></u></span></p>
<p class="x_MsoNormal"><span lang="EU" style="font-size:11pt; font-family:Calibri,sans-serif; color:rgb(31,73,125)">Itxura hartzen diot biak ere,
<i>pedriza eta berrocal, </i>modu orokor eta orohartzailean daudela erabiliak hor, eta ez hainbeste zuk xehetasunez deskribatu dituzunak adierazteko. Modu orokor horretan erabiltzea zuzena ala okerra den ez dakit. Madril inguruan bada, adibidez,
<a href="https://es.wikipedia.org/wiki/La_Pedriza" target="_blank">La Pedriza</a> izeneko mendigune bat, oso-oso zabala, eta neurri guztietako harkaitzez eta harriz osatua.
<i><a href="https://dle.rae.es/berrocal" target="_blank">Berrocal</a></i>en definizio orokorra ere ematen du ez datorrela bat zuk emandako xehetasunekin.<u></u><u></u></span></p>
<p class="x_MsoNormal"><span lang="EU" style="font-size:11pt; font-family:Calibri,sans-serif; color:rgb(31,73,125)"><u></u> <u></u></span></p>
<p class="x_MsoNormal"><span lang="EU" style="font-size:11pt; font-family:Calibri,sans-serif; color:rgb(31,73,125)">Bigarrenik, nola eman? Sortzen zaidan zalantza da testua ez al den ari (Euskal Herrian ez dagoen) paisaia berezi bateko gaztelaniazko hitz oso
espezifikoei buruz: <i>pedriza</i>, <i>yelmo</i>, <i>berrocal</i>... Hau da, hitz kulturalak-edo ez al diren neurri batean. Hala bada, egokia al da sorburuko hitz horien erreferentziak erabat desagerraraztea? Oin-oharrak erabil litezke agian, edo azalpen bidez
gaztelaniazko hitzak zein diren aipatu, baina irudipena dut sorburu testuko hitz horiek agertu beharko luketela nolabait.<u></u><u></u></span></p>
<p class="x_MsoNormal"><span lang="EU" style="font-size:11pt; font-family:Calibri,sans-serif; color:rgb(31,73,125)"><u></u> <u></u></span></p>
<p class="x_MsoNormal"><span lang="EU" style="font-size:11pt; font-family:Calibri,sans-serif; color:rgb(31,73,125)">Bide batez, lehen aipatutako La Pedriza horretan, bada
<a href="https://es.wikipedia.org/wiki/El_Yelmo" target="_blank">El Yelmo</a> izeneko harkaitz handi bat.<u></u><u></u></span></p>
<p class="x_MsoNormal"><span lang="EU" style="font-size:11pt; font-family:Calibri,sans-serif; color:rgb(31,73,125)"><u></u> <u></u></span></p>
<p class="x_MsoNormal"><span lang="EU" style="font-size:11pt; font-family:Calibri,sans-serif; color:rgb(31,73,125)">Ez dizut eskatzen zenuen fabore galantik eman seguruena…<u></u><u></u></span></p>
<p class="x_MsoNormal"><span lang="EU" style="font-size:11pt; font-family:Calibri,sans-serif; color:rgb(31,73,125)"><u></u> <u></u></span></p>
<p class="x_MsoNormal"><span lang="EU" style="font-size:11pt; font-family:Calibri,sans-serif; color:rgb(31,73,125)">Ander Irizar</span><span style="font-size:9pt; font-family:Calibri,sans-serif; color:rgb(31,73,125)"><u></u><u></u></span></p>
<p class="x_MsoNormal"><span lang="EU" style="font-size:11pt; font-family:Calibri,sans-serif; color:rgb(31,73,125)"><u></u> <u></u></span></p>
<p class="x_MsoNormal"><b><span style="font-size:11pt; font-family:Calibri,sans-serif">De:</span></b><span style="font-size:11pt; font-family:Calibri,sans-serif"> Joseba <<a href="mailto:jepeldebereziartua@gmail.com" target="_blank">jepeldebereziartua@gmail.com</a>>
<br>
<b>Enviado el:</b> lunes, 25 de octubre de 2021 19:55<br>
<b>Para:</b> ItzuL <<a href="mailto:itzul@postaria.com" target="_blank">itzul@postaria.com</a>><br>
<b>Asunto:</b> Re: [itzul] Lanchar, pedriza, berrocal, canchal<u></u><u></u></span></p>
<p class="x_MsoNormal"><u></u> <u></u></p>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><a href="mailto:axun_epelde@ikasbidea.net" target="_blank">axun_epelde@ikasbidea.net</a><u></u><u></u></p>
</div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><u></u> <u></u></p>
<div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt">El jue, 14 oct 2021 a las 13:38, Leire (<<a href="mailto:leirearano@outlook.es" target="_blank">leirearano@outlook.es</a>>) escribió:<u></u><u></u></p>
</div>
<blockquote style="border-top:none; border-right:none; border-bottom:none; border-left:1pt solid rgb(204,204,204); padding:0cm 0cm 0cm 6pt; margin:5pt 0cm 5pt 4.8pt">
<div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">Egun on denoi. <u></u><u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black"><u></u> <u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">Geologiako ikasliburu batean ageri zaizkit termino horiek; Batxilergoko 1. mailakoa da liburua. <u></u><u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black"><u></u> <u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span lang="DE-AT" style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">Lehenbiziko hirurak magmatismoaren ondorioz sortutako erliebe-formen artean ageri dira. Bolkanismoak zer forma sortzen dituen aipatu ondoren,
ikasleei azaldu nahi diete prozesu plutonikoek ere badutela eragina paisaian, prozesu exogenoek Lurraren gainazaleko materialak kentzen dituztenean granito, diorita eta abarren kokapenak azaleratuta geratzen direlako.
</span><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">Eta bi forma mota (edo) aipatzen dituzte: batetik, "lanchares" direlako horiek, eta bestetik, "pedrizas y berrocales". Honela definitzen dituzte: <u></u><u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black"><u></u> <u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">* <b>Los</b>
<b>lanchares</b> son extensiones llanas de roca que se generan cuando los plutones con superficie plana afloran a la superficie. <br>
Hor zehar ikusi dudanez, "lanchar"-en sinonimoak lirateke, adibidez, "losar" eta "laja". <u></u><u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">Euskaraz, materialen batean, "<b>harlauzadi</b>" ikusi dut, baina ez dakit ba... <u></u><u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span lang="DE-AT" style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">Zuzena da? Astakeria? Termino zehatzik "asmatu" gabe besterik gabe deskribatuta eman beharko genuke edo ematen da euskaraz? <u></u><u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span lang="DE-AT" style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black"><u></u> <u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">* <b>Las pedrizas y berrocales.</b> Son relieves formados por grandes plutones de superficie curva que afloran por la erosión y que son, a su vez, erosionados,
por lo que adquieren formas redondeadas (caos de bolas) o enormes masas abovedadas llamadas
<b>domos</b> o <b>yelmos</b>. <u></u><u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black"><u></u> <u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span lang="DE-AT" style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">Lehen-lehenik, definizioari buruzko zalantza daukat. Izan ere, geologiako beste material batzuetan ikusi dudanez, paisaia granitikoetan sortzen
diren forma nagusiak hauek dira, handienetik txikienera nolabait (erliebea aldatuz eta higatuz doan heinean): <u></u><u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">1) domos<u></u><u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">2) crestones / crestas <u></u><u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">3) caos de bolas (=berrocales); horiei, desplazamendua izan badute eta haranen mazela edo oinean metatuta ageri badira, "pedriza" esaten omen zaie.<u></u><u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">4) lanchares<u></u><u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">...<u></u><u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">5) hareharriak<u></u><u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black"><u></u> <u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">Nolabaiteko hierarkia hori zuzena bada, azalpena okerra edo aldrebes samarra da, ezta? Alegia, lehenbizi domoak agertuko/eratuko lirateke, eta, gero,
higaduraren eraginez, "pedriza" eta "berrocal" edo "caos de bolas" direlako horiek, ala? Oker nabil? <u></u><u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black"><u></u> <u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">Eta terminologiari dagokionez: <u></u><u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">a) "berrocal" hitza inguru granitikoetarako erabiltzen (omen) denez, sinonimotzat har daitezke "caos de bolas", "caos de bloques", "mar de bloques", "campo
de bloques" (block field)...? <b> Bola-kaos</b> esanda zuzen nabil?<u></u><u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">b) "pedriza" adierazteko, badago euskaraz termino zehatzik?
</span><span lang="DE-AT" style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">Ala besterik gabe "<b>harritza</b>" erabiltzea zuzena da?
</span><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">Eta hala bada, nola bereizi "canchal" terminotik? Edo ez dago zertan? <u></u><u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black"><u></u> <u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">Izan ere, prozesu exogenoak lantzen hasitakoan aipatzen dute hori, "<b>canchal</b>"; zehazki, meteorizazio fisikoko mekanismoetan, gelifrakzioaz ari direnean:
gelifrakzioa mendietan gertatzen denean, "canchal" direlako horiek sortzen omen dira. Hor ere "harritza"? <u></u><u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black"><u></u> <u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">Horiexek nire zalantzak. Norbaitek laguntzerik bai? Fabore galanta egingo lidake! <u></u><u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black"><u></u> <u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">Aldez aurretik eskerrik asko eta ondo izan denok.<u></u><u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black"><u></u> <u></u></span></p>
</div>
<div>
<p class="x_MsoNormal" style="margin-bottom:6pt"><span style="font-family:Calibri,sans-serif; color:black">leire<u></u><u></u></span></p>
</div>
</div>
</blockquote>
</div>
</div>
</div>
</blockquote>
</div>
</div>
</div>
</div>
</body>
</html>