Egun on:

Esku artean dudan testu batean, jarduera fisikoa eta ariketa fisikoa terminoak bereizten dira, eta, batzuetan, biak batera agertzen direnean, ez dakit nahikoa den fisiko behin bakarrik jartzea ala beharrezkoa den bi terminoetan agertzea.

Adibidez:

Jarduera eta ariketa fisikoaren onurak: alegia, jarduera fisikoaren eta ariketa fisikoaren onurak esan nahi luke berez, eta iruditzen zait fisiko errepikatzen ez badugu arriskua dagoela [jarduera] eta [ariketa fisikoaren onurak] ulertzeko (hau da, batetik, jarduera, eta, bestetik, ariketa fisikoaren onurak).

Jarduera eta ariketa fisikoak gaixotasunak gutxitzen laguntzen du: berez, jarduera fisikoak eta ariketa
gaixotasunak gutxitzen
fisikoak laguntzen dute; hor, gainera, gorabehera txiki bat sortzen da aditz-komunztadurarekin (singularra/plurala).

Zer diozue? Zilegi da halakoetan elipsira jotzea? Ezezkoan nago, baina pisu samarra egiten zait aldiro fisiko errepikatzen ibili beharra, egia esan.

Eskerrik asko,

Amaia