Eskerrik asko erantzun duzuen guztioi. Esango nuke ekitate dela, kasu honetan, zehatzena, justiziaren zentzuen ongien biltzen duelakoan.

Ongi izan,

Amaia

Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe@gmail.com) erabiltzaileak (2021 abe. 3, or. (19:25)):

Kaixo, arratsalde on:

Eta adierazpen-ekitate? Adierazpen-baliokidetasun?

Nire ustez ekitatea eta berdintasunaren artean bada ñabardura bat bi kontzeptuok pixka bat bereizi egiten dituena. Berdintasuna nahiko termino zabala da gaur egun eta, aunitzetan, genero edota etnia identitatearekin dago lotua. Aldi berean, ematen du jerarkiak deuseztazen dituela; eta, klase edota estatus identitateekin ere badu zerikusirik, antza. Aspaldidanik lehenengo identitate mota horiek nagusi dira bestelakoak lekualdatuta bezala daudelarik (sozioekonomikoagoak dira). Feminista bateak orain gutxi esan zidan: ez gara berdinak, baliokideak baizik. Berdintasunak, gainera, norberaren barnera jotzen du, pertsonen artekoa da; ekitatea, aldiz, guztion/gizartearen taldera. Ekitateak, nolabait, plano berean (zuzenbide edo justizia naturalaren ikuspuntutik?) jartzen ditu eskubide guztiak eta pertsona guztiak edozein jerarkiatik aldenduta, justuagoa omen delako.

Kontua bada pertsona guztiek aukera berdinak dituztela zerbait adierazteko orduan, horrek esan nahi lezake baldintza berdinetan daudela edota baliabideetara heltzeko aukera berdinak dituztela. Hortxe sartuko nuke ekitatearen kategoria, besteak, berdintasuna, ondoko eremua bere egin duelako.

Beharbada, neure harrikada politiko-filosofikoa edo antropologikoa izan daiteke, ze, adierazpen-berdintasuna ere egokitzat jotzen duelako emaniko testuinguruan, adierazpen-askatasun eta biblioaniztasunaren eremuan.

Bitor

Hau idatzi du Amaia Apalauza (amaia.apalauza@gmail.com) erabiltzaileak (2021 abe. 1, az. (14:18)):

Arratsalde on:

Edizioaren munduan usu erabiltzen den terminoa da fair speech. Hona hemen definizio bat:

(https://www.alliance-editeurs.org/fair-speech,1270?lang=es)

La noción de equidad de expresión (Fair speech) completa la noción de libertad de expresión (Free speech).
En efecto, en un contexto de concentración de los medios de
comunicación, los poderes dominantes (ya sean políticos, económicos,
religiosos, ideológicos, etc.) son los más representados y los más
escuchados. El Fair speech  incentiva la equidad de palabra, para que todas las otras voces, a menudo marginadas y/o censuradas, sean escuchadas. El Fair speech
defiende por ende un acceso equitativo a la expresión (por ejemplo para
las mujeres, los grupos históricamente marginados, etc.), lo cual
permite una verdadera diversidad de voces. Esta noción fue creada por
Betty McLellan en Unspeakable (Spinifex Press, 2010, Australia), y promovida por Susan Hawthorne en Bibliodiversity: A Manifesto for Independent Publishing (Spinifex Press, 2014, Australia).

Gaztelaniaz eta frantsesez, equidad eta équité-ren bidetik jo dute, eta hala egin liteke euskaraz ere (adierazpen-ekitate, adierazpen ekitatiboa), baina bururatzen zaizue edo ezagutzen duzue beste aukerarik? Adierazpen inpartziala, adierazpen justua... Ez dakit esanahi aldetik hain zehatzak diren, ordea.

Eskerrik asko,

Amaia