Kaixo guztioi.

40 urteko epe jarraitu bati buruz ari garelarik "40 urteAN lider izandako enpresa bat" esan behar baldin bada, eta ez "40 urteTAN lider izandako enpresa bat" (bigarren horrek "40 urte EZBERDINetan", hots, berrogei aldiz-edo, esan nahi duela), orduan, lehenbiziko esaldiaren esanahiarekin ari banaiz, nola jokatu behar dut erakuslea erabiltzen badut?

Alegia, demagun "40 urtean lider izandako enpresa honetaz harro gaude" esan dudala. Eta jarraian gehitzen dut: "40 urte hauetan, era guztietako zailtasunak gainditu behar izan ditu".

Ala "40 urte HONETAN, era guztietako zailtasunak gainditu behar izan ditu" esan behar ote, "40 urteAN", eta ez "40 urteTAN", esan behar izatearekin koherentziaz?

Xabier Aristegieta