<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html charset=utf-8"><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html charset=utf-8"></head><body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; -webkit-line-break: after-white-space;" class="">Patxi Petrirena eta Fernando Rey irakasleekin. Ikastaroa Moodlen egingo da, baina aurrez aurreko saio batekin emango zaio hasiera (saio bat Donostian eta beste bat Bilbon). <div class=""><br class=""></div><div class=""><p class="">Zein dira itzultzaileok euskaraz maizenik izaten ditugun “100
gramatika-zalantzak”, eta zer sartzen da “100 gramo zalantza” dituen
zorro batean? Ikerketa batek argitu digu hori dena berriki, eta
ondorioen berri ematera gatoz ikastaro honetan. Ez, noski. Geure lanean ere zalantza sortu izan diguten kontu batzuez
eta han-hemen aurkitzen ditugun akats batzuez ariko dira bi irakasleok,
aurrez aurreko saio batean eta Moodlen (egiazki 100 bat kontu bildu
ditugu, eta, beraz, “orduko 10 zalantzako abiadura” dugu aurreikusia,
gutxi gorabehera).</p><div class=""><h3 class=""><span style="font-weight: normal;" class="">Non eta noiz</span></h3><p class="">2022ko maiatzaren 3tik 20ra (Moodlen)<br class=""></p>
<ul class="">
<li class="">Aurrez aurreko saio bana:</li>
<ul class="">
<li class="">Donostian: maiatzaren 3an, 16:00etatik 19:00etara, Euskaltzaindiaren egoitzan</li>
<li class="">Bilbon: maiatzaren 4an, 16:00etatik 19:00etara, Euskararen Etxean</li>
</ul>
<li class="">Onlineko saioak, Moodle plataforma baten bitartez (norberak ez du ezer instalatu beharrik izango; pasahitza emango zaio).</li>
</ul>
<h3 class=""><span style="font-weight: normal;" class="">Izena emateko epea</span></h3><p class="">2022ko apirilaren 6tik 21era, biak barne.</p><p class="">Informazio gehiago eta izen ematea, <a href="https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2022/100-gr-zalantza-gramatika-izpiak-itzultzaileentzat-online-eta-aurrez-aurre-2022" rel="noopener" target="_blank" class="">hemen</a>.</p></div></div></body></html>