Kaixo, Joxemi.

Diozunez, "Errege-erregina katolikoak" jartzea eskatu dugu.

Euskaltzaindiaren Hiztegian halaxe dago jasota. Ikus EH s.v. errege, eta s.v. erregina; bietan letra xehez idatzita dago katolikoak hitza. Hiztegi hori arauemailea denez, badirudi oraingoz behintzat xehez idaztekoa dela, nahiz EIMAren Onomastikaren hitz-zerrendan larriz azaldu, bai eta EBEko errege-erregina (pl.) sarreran ere.

Alfontso Jakituna izenari dagokionez, ez daukat garbi zein den zure zalantza.

Letra arrunta/xehea erabiltzea da kontua?

Euskaltzaindiaren 192. arauan, "Jakitun" guztiak, eta oro har, goitizen guztiak, letra arruntean daude idatzita. Hortik segitu dezakegu izen historikoetako goitizenak hala idaztekoak direla, letra arruntean, alegia.

Hori ez bada, ez dakit non dagoen auzia, zure esaldian bietan Alfontso Jakituna idatzi baituzu.

Ondo izan

Hau idatzi du Joxemi Hernandez (joxemiher@euskalnet.net) erabiltzaileak (2022 mai. 26, og. (17:39)):

Kaixo

Historiako ikasliburu batean, EIMAk egindako zuzenketak sartzen ari naiz, eta honekin zalantza egin dut: Errege-erregina Katolikoak zuzentzeko eta Errege-erregina katolikoak jartzeko markatu digute, baita Alfontso Jakituna jartzen duen lekuan Alfontso Jakituna idazteko ere.

Orain arte, EIMAren Onomastika liburuko izen-errendan bezala idatzi ditugu horiek (Errege-erregina Katolikoak, Alfontso Jakituna), eta EIMAren Letra larriak erabiltzeko irizpideak liburuan ere antzekoak aipatzen dira:

"Letra larriz hasita idazten dira izengoiti eta ezizenak. Adibideak: Alexandro Handia, Antso Azkarra…"

Laguntzerik bai?