Kaixo

Historiako ikasliburu batean, EIMAk egindako zuzenketak sartzen ari naiz, eta honekin zalantza egin dut: Errege-erregina Katolikoak zuzentzeko eta Errege-erregina katolikoak jartzeko markatu digute, baita Alfontso Jakituna jartzen duen lekuan Alfontso Jakituna idazteko ere.

Orain arte, EIMAren Onomastika liburuko izen-errendan bezala idatzi ditugu horiek (Errege-erregina Katolikoak, Alfontso Jakituna), eta EIMAren Letra larriak erabiltzeko irizpideak liburuan ere antzekoak aipatzen dira:

"Letra larriz hasita idazten dira izengoiti eta ezizenak. Adibideak: Alexandro Handia, Antso Azkarra…"

Laguntzerik bai?