<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html charset=utf-8"></head><body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; -webkit-line-break: after-white-space;" class=""><div class=""><div id="internal-center-column-content-inner-newsitem-content-core" class="wow bounceInTop animated" style="visibility: visible;"><p data-lorem="2-4p" class="">Etengabeko eraldaketa teknologikoan
murgilduta gauden honetan, teknologia berrien eragina aztertu nahi
dugu, galdetegi labur baten bidez.</p><p class="">EIZIEk eta ANETIk (Asociación Nacional de Empresas de Traducción e
Interpretación) itzulpengintza-sektorearen azterketa bat egin nahi
dute, teknologia berrien erabilera eta interesa neurtzeko. Horretarako,
galdetegi bat prestatu dute profesional autonomoei, besteren konturako
langileei eta sektoreko enpresen ordezkariei zuzendua.</p><p class="">Galdetegia guztiz anonimoa izango da, eta bost <a href="https://form.jotform.com/221594152891359" rel="noopener" target="_blank" class=""></a>minutu besterik ez dituzue beharko erantzuteko.</p><p class=""><a href="https://form.jotform.com/221594152891359" class="">Hemen</a> duzue galdetegia. Eskertuko dizuegu zuen inguruko itzultzaileei ere zabaltzea. </p><p class="">Azterketaren emaitzak 2022ko UPV/EHUren Uda Ikastaroetan aurkeztuko dira, Elhuyarrek antolaturiko ikastaroan: <a href="https://www.uik.eus/eu/jarduera/itzulpengintza-etengabeko-eraldaketa-teknologikoan-murgilduta" class="">I</a><a href="https://www.uik.eus/eu/jarduera/itzulpengintza-etengabeko-eraldaketa-teknologikoan-murgilduta" rel="noopener" target="_blank" class="">tzulpengintza etengabeko eraldaketa teknologikoan murgilduta</a>.</p><p class="">Eskerrik asko.</p><div class=""><br class=""></div><div class="">— </div><div class="">EIZIE</div></div></div><div class=""><br class=""></div></body></html>