Andoaindar Iruñeratua naizen honen ustetan, -KO/GO bukaeradun hitzek, erabilera batean, jentilizioaren esanahi bera dute. Donostiako hiru damatxoak donostiarrak zirelakoan gaude, ezta?
Egia da, baina, "Andoaingo" badela "Andoainen dagoena" ere, eta, alde horretatik, adibidez, "Andoaingo tolosarrak" esan daitekeela, erabilera horretan kokapen edo bizilekua eta jatorria bereizirik.

Baina horrek ez du ezertan ukatzen, nire ustez, erabateko sinonimo bezala ere erabili ahal izatea eta, erabili ere, horrela erabiltzen dela askotan.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du mikel ximon iriondo (ximon.iri@gmail.com) erabiltzaileak (2022 abu. 10, az. (13:26)):

Faustikoaz eta faustiarraz irakurtzen hasi era kontu horri loturik (hari arrunt meheak josten badu ere), galdera bat etorri zait eskean.
Ba al da ezberdintasunik nongoa esan ala nondarra esan? Andoiangoa esatea eta Andoaindarra esatea hauza bera da? eta Andoainen jaio eta Tolosaratu dena, esaterko?

Milesker