Kaixo, lagunok.

Euskalterm-en begiratu dut separaciĆ³n de bienes, baina, nire harridurarako, ez dut topatu (bidenabar esanda: zer gertatzen zaio bolada honetan Euskaltermi, gaztelaniaz tildez idazten dudanean halakorik ez identifikatzeko?).

Beste bilaketa batzuetan, "ondasun-banantze" edo "ondasun-banaketa" aurkitu ditut, baina itzulpen okerrak iruditzen zaizkit, honakoagatik: bai banantzea bai banaketa, ekintza batzuk dira. Baina "separaciĆ³n de bienes", ulertzen dudanez, ez da ekintza bat, egoera bat baizik: ezkontideen ondasunek bereizita irautearen egoera.

Horrenbestez, niri itzulpen egokia "bereiztasun"en ildokoren bat bururatzen zait, askatua egotearen egoera "askatasuna" den bezalaxe.

Euskaltzaindiaren Hiztegiak gomendatzen du bereiztasun ez, baizik eta berezitasun erabiltzea... baina, noski, horretaz bestelako esanahi bati buruz ari gara hemen.

Zer iruditzen zaizue, beraz, "ondasun-bereiztasun"?

Esker mila aldez aurretik.

Xabier Aristegieta