Ohartu naiz azken egunotan Berria
«Irulegiko Eskua» hasi dela idazten, hau da, Eskua, letra larriz. Adibide bi: «Ikerlarien iniziatibaz ikertu da erromatarren aurreko milurtekoa» eta Igandeko egunkariarekin batera, Irulegiko Eskuaren lamina doan banatuko du BERRIAk.

Logika guztia du, begiratu bat emanda Berria-ren estilo liburuan ikusten baita, «Ortotipografia» ataleko «Letra larria, xehea eta maiuskula txikia»
apartatuan, «Objektuen izen bereziak» azaltzerakoan, besteak beste,
«Igeldoko Harria» ipintzen dutela adibideetan. Uste dut kasu bera dela.

Bestalde, Alfontso Mujikak adiskideak idatzitako Letra larriak erabiltzeko irizpideak
liburuan 2.2.3.2. Gauzakien izen bereziak atalean dio: «Izen berezia
dutenean, gauzakiak letra larriz hasita (eta letra etzanez) idazten
dira». Zalantza egiten dut kasu hau denik, eskuak ez baitu izen
berezirik, baina adibideetan, besteak beste, «Max Luzea (kanoia)» dakar.

Zer iritzi duzue? Mila esker, aurrez.

Gotzon Egia
gotzonegia@gmail.com
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W