Hoberik ezean, arte emergentea erabiliko nuke.
Urtetan aritu gara parafrasiak eta itzulinguruak probatzen, baina ez da lortu ezer finkatzea. Aski nazioartekoa da ("en emergent/ fr émergent/es emergente"), eta, aukera hoberik ez badago (adiera batzuetan badago), guk hori erabiltzen dugu (ingeniaritzako marketinean: enpresa emergenteak, teknologia emergenteak...; filosofian: propietate emergenteak)
Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga@gmail.com) erabiltzaileak (2022 abe. 9, or. (13:05)):
Egun on denoi:
Testu batzuk ditut esku artean, arte topaketa batzuen ingurukoak. Oraindik dudak ditut gaztelaniazko termino berezi horren inguruan, euskaraz askotariko soluzioetarako bidea ematen duena.
"Berria", "sorberria" eta "hasiberria" erabili izan ditut, baina horiek ere ez dirudite oso zehatzak.
Esan nahi du goranzko joera du(t)en artea dela / artistak direla,
berritzailea(k), une honetan
bidea urratzen ari d(ir)ela.
Euskaltermek "gainerakor" eskaintzen du arlo batean baino gehiagotan, baina ez dirudi oso egokia kasu honetarako; komunikazioak huts egiten du, batik bat. Elhuyar hiztegiak hainbat soluzio eskaintzen ditu, parafrasi modukoak ere tartean. Iruditzen zait termino trinko bat behar duela, bi hitzekoa. Emergente ere proposatu izan da euskaraz. Proposamenik?
Adib.
arte emergente?"
Alfontso Mujika Etxeberria
Hizkuntza eta Teknologia
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
a.mujika@elhuyar.eus | www.elhuyar.eus
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna@elhuyar.eus