Oso galdera ona, Patricia, eta zurekin bat egiten dut.

Zuk azaldutako adibideak agerian uzten du hitz-eraketan gauzen erregulartasunetik desbideratzen diren aldaketa fonetikoak sarrarazteak sistematikari kalte egiten dioten disfuntzioak sortzen direla batzuetan.

Pentsatzen dut "erantzuNkizun"i kakofoniko iriztetik heldu dela tarteko N hori kentzearena. Baina kakofonia-irizpide hori oso hala moduz erabiltzen da [barka "oso hala moduz" idazteagatik, eta ez "oso halamoduz", baina Euskaltzaindiaren Hiztegiak horretara behartzen nau]:

"erantzunkizun"etik kentzen bada, "entzunkizun"etik ere kendu beharko litzateke eta "entzukizun" esan?

"osasundun"en ordez "osasudun" esan?

"hegazkingintza"ren ordez (horrela agertzen da Euskaltzaindiaren Hiztegian) "hegazkigintza"?

"hiztegigintza"ren ordez (hala agertzen da Euskaltzaindiaren Hiztegian) "hiztegintza"?

"ernegagarri"ren ordez

(hala agertzen da Euskaltzaindiaren Hiztegian)  "ernegarri"?

Esango nuke sistematika pittin bat falta zaigula.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Patricia Jorge Kuartango (kuartango@gmail.com) erabiltzaileak (2023 ots. 9, og. (13:13)):

Kaixo guztioi, aspaldiko partez:

Zalantza: lehenagotik «erantzukizun» bageneukan, zergatik, gero, «erantzuNkidetasun»?

Itzel kosta zitzaidan lehenengoa «n» barik idazten ikastea, eta, orain, bigarrenarekin, nahastu egiten naiz sarri  😁.

Ondo-ondo segi!

Patri