Elhuyarren belaunaldiarteko ekitaterako mekanismo erabiltzen ari gara. Duela gutxi gertatu zitzaigun itzulpen batean erabili beharra, eta, eztabaidatu ondoren, era horretara finkatu genuen barne-glosarioan.

belaunaldiarteko loturik idazteko jada arazorik ez dago (belaunaldi arteko idazteko ere ez, jakina), hor baititugu Euskaltzaindiaren Hiztegian bokalarteko, diziplinarteko, eskolarteko, estatuarteko, herriarteko, hiriarteko, kulturarteko, nazioarteko.

Garbi dago intergeneracional adjektiboa equidad izenari dagokiola eta ez mekanismo izenari (mecanismo de [equidad intergeneracional] eta ez [mecanismo de equidad] intergeneracional). Horregatik, badirudi problematikoa izan litekeela hitz-elkarketara jotzea, ekitate-mekanismo hitz-elkartearen burua mekanismo baita, hau da, ekitate-mekanismoa mekanismo-mota bat da, eta, izenlagun bat edo izenondo bat eransten bazaio, badirudi sintagma horretan "mekanismo" kalifikatzen dela, eta ez "ekitate".

Era horretako elkarteetan, batzuetan, ez dago ulertzeko arazorik edo, desberdin ulertuta ere, ez dago arazo semantiko handirik. Adibidez, "baserriko behien esnea" idatzi beharrean "baserriko behi-esnea" jarriz gero, ez dago arazorik, hala behiak nola esnea baserrikoak baitira, baina badirudi hori ezin dela orokortu.

Hau idatzi du Ane Lopez (anelpzdz@gmail.com) erabiltzaileak (2023 ots. 9, og. (12:36)):

Kaixo:
2023ko urtarrilaren 1ean, Mecanismo de equidad intergeneracional (MEI) deritzon kotizazioa sartu da indarrean. Eta nominei buruzko testu bat itzuli behar dugu orain.

Hainbat modutan aurkitu dugu itzulita han eta hemen:

Belaunaldi arteko Ekitate Mekanismoa (BEM)

Belaunaldien arteko Ekitate Mekanismoa (BEM)

Belaunaldi arteko Ekitaterako Mekanismoa (BEM)

Zein da egokiena? Legez ezarritako kuota bat izan arren, ez dugu euskarazko lege-erreferentziarik aurkitzen.

Mila esker aldez aurretik,

Ane López

Alfontso Mujika Etxeberria

Hizkuntza eta Teknologia

Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika@elhuyar.eus | www.elhuyar.eus

Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna@elhuyar.eus