Egun on:

Porru dut (ez)izena. Duela urte batzuk Librezaleren orbitan software librea euskaratzen hasi nintzen nire kabuz eta horrezkero proiektu dezente itzuli ditut.

Gero, duela bi urte, EHUko Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketetan hasi nintzen eta, unekoa bigarren ikasturtea izanik, itzulpen mordo bat egiten ari naizela jabetu naiz, esparru ugarikoak (administrazioa, eskuliburuak, literatura...) eta formatu ugarikoak (testu dokumentuak, azpitituluak...) .

Ikasketa horiek hasi nituenetik OmegaT erabili dut, eta programak bere kabuz sortzen ditu itzulpen memoriak. IM bana sortzen du proiektu bakoitzeko, konfigurazioan ezer aldatzen ez baduzu, baina jakin badakit horrela ez direla behar bezala zukutzen IMak.

Beraz hona hemen nire galdera, irakurriko nauzuenetako batzuek esperientzia daukazutelakoan zeuek egindako itzulpenen memoriak zeuentzako erabiltzearekin: zein irizpide erabiltzen dituzue itzulpen memoriak antolatzeko?

Lehen irizpide ezinbestekoa hizkuntza bikoteak dira.

Hortik aurrera, eraginkorrena gaika banatzea dela iruditzen zait: administrazioa eta juridikoak, eskuliburuak, umeentzako egokitutakoak eta abar. Zein (beste) kategoria erabiltzen dituzue zuek?

Orobat, baliteke helburu-formatuaren araberako IMak ere erabiltzea komenigarria izatea: azpitituluak, softwarea...

Azkenik, lankidetzarako, bakoitzak bere memoriak eduki eta nahi denean lankideren batena erabili, edo zuzenean bateratuak sortu?

Esandakoak kontuan hartuta, hau da buruan dabilkidan egitura bat:

Administrazioa eta juridikoak

ES-EU

EU-ES

Eskuliburuak eta argibideak

Umeentzako egokitutakoak

Ikasliburuak

Softwarea

Audioa

EN-EU

EN-ES

Ofimatika

Azpitituluak [1]

Literatura [2]

Egitura hori esperientziarik gabe pentsatutakoa da. Horregatik natorkizue zuen egituren/antolakeren eske, bai hierarkiaren aldetik eta bai kategorien aldetik.

Milesker,

Porru

Oharrak:

[1]: azpitituluen formatuaren segmentazio-arauengatik, tipologia ezberdineko hizkuntza bikoteetan (ES-EU kasu), segmentu baten itzulpena maiz hurrengo edo aurreko segmentuan egiten da. Hortaz, azpitituluen kasuan, IMak kontu handiz erabiltzekoak iruditzen zaizkit. Hala uste duzue zuek ere?

[2]: entzuna dut literaturan ez dela ohikoa IMak erabiltzea. Zer diozue?