Euskaraz bai "nazioarte" bai "mundu" kontzeptuak existitzen direlarik, eta "día mundial" kontzeptuak "mundu" kontzeptuari eta ez "nazioarte"ri erreferentzia egiten diolarik, (bi kontzeptuok nahi bezain elkarren hurbilekoak direla ere), galdera litzateke, nire ustez, zergatik hautatzen den "nazioarteko" "mundu"ren ordez.

Badirudi erantzuna nahiko argia dela: "Munduko" izenlagunarekin esanahi aizunak sortzen direlako:

Munduko Poesiaren Eguna: "Munduko poesia".

Poesiaren Munduko Eguna: "Poesiaren Mundua".

Mundial: sekulakoa, oso ona (euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera).

Tira, "nazioarteko" ere bada esanahi aizun bat, "mundu" kontzepturako, ez?

Nik "Munduaren Poesia Eguna" erabiliko nuke.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Fernando Rey (fernando.rey@unavarra.es) erabiltzaileak (2023 mar. 21(a), ar. (12:19)):

Nik uste oso ongi dagoela "Poesiaren Nazioarteko Eguna".

Nazioarteko Poesiaren Eguna desegokia da nire ustez, Nazioarteko
Emakumearen Eguna desegokia den bezala (Emakumearen Nazioarteko
Eguna behar du, ezta?)

Fernando Rey

El 21/03/2023 a las 12:15, Inaki
Inurrieta escribió:

Halaxe izendatu du EIZIEk egun hau gaurko mezuan.

Beste era hauek ere erabili izan dira euskaraz:

Nazioarteko
Poesiaren Eguna, Poesiaren Munduko Eguna, Poesiaren Mundu
Eguna, Munduko Poesiaren Eguna...

Beste hizkuntza batzuetan, era bakarra erabili ohi da egun
hori izendatzeko:

Ingelesez, World Poetry Day

Frantsesez, Journée Mondiale de la Poésie

Alemanez, Welttag der Poesie

Espainieraz, Día Mundial de la Poesía

Lau horietan, Mundua aipatzen dute, ez Nazioartea. Zer
deritzozue? Adostuko al genuke izendatzeko modu bakarra?

Iñaki Iñurrieta