Publiko nahiz pribatu, eztabaidagune serio batean sekula onartuko ez zaizuna da hitzetik hortzera bota duzun ad hominem purrustada behazuntsu hori. Ezen zuzenean kalera zoaz. Deskalifikatuta. Out.
Ez dizut gomendatzen argudiaketa jatorraren bidez kasuko eztabaidagaiari heldu ordez pertsonalkerietan sartzeko tentaldi horri amore ematerik. Beste ezergatik ez bada ere, inori “estralinguistiko”tasunik aurpegiratzean barregarri ez geratzeko.
“Munduaren poesia-eguna” esan dut, bai. “Planetaren Ordua” esaten den bezala. Nafarroan “Nafarroaren Eguna” daukagun bezala. Jar ezazu zure begirada etxe-zokoko kanilatik pixka bat harago.
Xabier Aristegieta
Ez nuke inongo erreparurik izango arrazoiketa hori eta are
proposamen bitxigoak ere ezbaitzeko, arbuiatzeko, onartzeko edo
beste ezertarako.
Ez nuke izango, diot, non eta zu eta irudikoak ez bazinate kontu
linguistikoetan gogoak eman bezala oinarrituta erabaki
estralinguistikoak hartzen dituen ustezko jende arduratsua.
Ildo beretik onar litezke, diozunagatik, "munduaren gerra",
"kanilaren ura", "etxearen leihoa" eta eman genezakeen beste hamaika
adibide.
Baina, burutapen poetikoak eta irizpide linguistikoak maila berean
jartzen edo are elkarrekin nahasten badira, okerreko bide bat
urratzen da.
Lankide arteko solasaldi batean hori eta gehiago kabitzen da. Baina,
ezin esan da zuzen gabiltzanik jokamolde hori beste esparru
batzuetara estrapolatzen denean, adibidez, lehiaketa publiko batera.
Iñaki Bitezekoa
El 21/03/2023 a las 13:55, Xabier
Aristegieta escribió:
Bai, bai. Horixe izan da nire proposamenaren
arrazoiketa, hain zuzen: "munduaren egun" bat, dauden ugari
horietakoa; kasu honetan, poesia-eguna. "Munduaren poesia-eguna"
espresioan, munduarena eguna da, ez poesia, noski.
Ez dut ondo ulertu zure desadostasun-argudioa.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Iñaki Arrieta -
BiTEZ , ItzuL-en bidez (itzul@postaria.com)
erabiltzaileak (2023 mar. 21(a), ar. (13:02)):
 Poesiaren Mundu Eguna
Zergatik? Zure arrazoibideei jarraituz...
Munduaren poesia eguna: ez da egun bat munduko (mundu osoko)
poesiarena, baizik eta poesia-egun bat, zeinaren jabea
mundua den (edo munduak daukana).
«Umeen arropa denda: ez da umeen
arropa saltzen duten denda bat, baizik eta arropa denda
bat, zeinaren jabea umeak diren.
Herritarren arreta zerbitzua: ez
da zerbitzu bat herritarren arretakoa, baizik eta arreta
zerbitzu bat, herritarrek daukatena.»
Iñaki Bitezekoa
El 21/03/2023 a las 12:45, Xabier Aristegieta escribió:
Euskaraz bai "nazioarte" bai "mundu"
kontzeptuak existitzen direlarik, eta "día mundial"
kontzeptuak "mundu" kontzeptuari eta ez "nazioarte"ri
erreferentzia egiten diolarik, (bi kontzeptuok nahi
bezain elkarren hurbilekoak direla ere), galdera
litzateke, nire ustez, zergatik hautatzen den
"nazioarteko" "mundu"ren ordez.
Badirudi erantzuna nahiko argia dela: "Munduko"
izenlagunarekin esanahi aizunak sortzen direlako:
Munduko Poesiaren Eguna: "Munduko poesia".
Poesiaren Munduko Eguna: "Poesiaren Mundua".
Mundial: sekulakoa, oso ona (euskaltzaindiaren
Hiztegiaren arabera).
Tira, "nazioarteko" ere bada esanahi aizun bat,
"mundu" kontzepturako, ez?
Nik "Munduaren Poesia Eguna" erabiliko nuke.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Fernando
Rey (fernando.rey@unavarra.es)
erabiltzaileak (2023 mar. 21(a), ar. (12:19)):
Nik uste oso ongi dagoela "Poesiaren Nazioarteko
Eguna".
Nazioarteko Poesiaren Eguna desegokia da nire
ustez, Nazioarteko Emakumearen Eguna desegokia den
bezala (Emakumearen Nazioarteko Eguna behar du,
ezta?)
Fernando Rey
El 21/03/2023 a las 12:15, Inaki Inurrieta
escribió:
Halaxe izendatu du EIZIEk egun hau gaurko
mezuan.
Beste era hauek ere erabili izan dira
euskaraz:
 Nazioarteko
Poesiaren Eguna, Poesiaren Munduko Eguna,
Poesiaren Mundu Eguna, Munduko Poesiaren
Eguna... 
Beste hizkuntza batzuetan, era bakarra
erabili ohi da egun hori izendatzeko:
Ingelesez, World Poetry Day
Frantsesez, Journée Mondiale de la Poésie
Alemanez, Welttag der Poesie
Espainieraz, Día Mundial de la Poesía
Lau horietan, Mundua aipatzen dute, ez
Nazioartea. Zer deritzozue? Adostuko al genuke
izendatzeko modu bakarra? 
Iñaki Iñurrieta