Portaera-kontuei buruz arituz, ahaztu egin zitzaidan Alfontsori erantzutea.

Proposatzen duzun "Poesiaren Mundu Eguna" guztiz zuzena da, noski. Are gehiago esanda: adjektibo erreferentzialak euskaratzeko, ez dagoenean euskaraz esanahi bereko adjektibo erreferentzialik, printzipioz jorratu beharreko bidea hitz-elkartearena iruditzen zait, eta ez izenlagunarena. Izenlagunaren erabilera neurrigabea dugu-eta, nire ustez, euskarazko testugintzako alderdi problematikoenetako bat, katramila-mordo bat ekarri ohi dituena. Enfasi handiz esan nahi dut hori.

Zer problema ikusten diot, orduan, "mundu-egun"i? Bi izenen arteko erlazio semantiko ilun samarra: zer da "mundu-egun" bat? Tira, ziur nago erabileraren poderioz azkenean ohituko ginatekeela, baina, nolanahi ere, horixe nire zalantza. "Mundu-bira" espresioan, esate baterako, bi izenen arteko erlazio semantikoa dezentez gardenagoa, intuitiboki ulergarriagoa, iruditzen zait "mundu-egun"ekoa baino.

Euskaltzaindiak berak, bere 25. arauan (Hitz elkartuen osaera eta idazkera), hauxe dio:

"Askotan eta egoki balia daitekeen hitz-elkarketak ere baditu, ordea, bere mugak. Osagaien arteko
erlazio ilunak direla medio, mezu-hartzailearentzat ulergaitz gerta daiteke hainbat kasutan hitz elkartua.
Hobe da kasu hauetan eraikuntza sintaktiko libreetara jo, argitasunaren mesedetan: unibertsitateko irakasleak, merkatuaren bilakaera, udaletxeen antolamendua edo elizbarrutiko museoa esan eta idatz dezagun halakoetan, unibertsitate-irakasleak, merkatu-bilakaera, udaletxe-antolamendua edo elizbarruti-museo modukoetara lerratu gabe".

Horregatik iruditu zait mundu-egun aise sar zitekeela "osagaien arteko erlazio ilun"ekotzat jo daitezkeen hitz-elkarteen multzoan, iluntasunean are gainditu egiten ditu-eta Euskaltzaindiak aipatzen dituen adibide horiek ere.

Eta halaxe iruditu bide zaio ni ez besteri ere. Euskalterm-ek hauek jasotzen ditu, besteak beste:

Munduko Bankua - Banco Mundial (4. ponderazio-marka)

Munduko ekonomia - economía mundial (4. ponderazio-marka)

Munduko Federazio Sindikala - Federación Sindical Mundial (4. ponderazio-marka)

Munduko merkataritza - Comercio mundial (4. ponderazio-marka)

Munduko Meteorologia Erakundea - Organización Meteorológica Mundial (4. ponderazio-marka)

... eta abar.

(Dena den, esan beharra dago baten bat okerra dela: "Unión Mundial de Ciegos"erako, ponderazio-markarik gabe bada ere, "Munduko Itsuen Batasuna" proposatzen du, halako moldez non, euskarazkoan, itsuak diren mundukoak, nahiz eta gaztelaniazkoan batasuna den mundukoa, ez itsuak).

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika@elhuyar.eus) erabiltzaileak (2023 mar. 21(a), ar. (13:04)):

Erdaretako mundial/mondiale/world
hitza euskaratzeko zalantza “nazioarte” edo “mundu” hitzen inguruan planteatu
du Inaki Inurrietak (garbi dago bata zein bestea “egun” izenari dagozkiola eta
ez “poesia” izenari). Hori baldin bada gaia, hor dugu hitz-elkarketaren aukera,
frankotan erabilia:

Ingurumenaren
Mundu Eguna

Osasunaren
Mundu Erakundea

Euskal Mundu
Biltzarra

Bigarren Mundu
Gerra

Lanaren Mundu
Konfederazioa

Dopinaren
kontrako Mundu Agentzia

Elikagaien
Mundu Programa

Naturarentzako
Mundu Funtsa

UNESCOren mundo-geoparke

Alegia, Poesiaren
Mundu Eguna.

(Poesiaren
Mundu Eguna bezain egokia da, eraketari dagokionez, Poesiaren
Nazioarteko Eguna, jakina. Uste dut Inakik plazaratu duen gaia hori dela,
ez besterik)

Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza@gmail.com) erabiltzaileak (2023 mar. 21(a), ar. (12:46)):

Euskaraz bai "nazioarte" bai "mundu" kontzeptuak existitzen direlarik, eta "día mundial" kontzeptuak "mundu" kontzeptuari eta ez "nazioarte"ri erreferentzia egiten diolarik, (bi kontzeptuok nahi bezain elkarren hurbilekoak direla ere), galdera litzateke, nire ustez, zergatik hautatzen den "nazioarteko" "mundu"ren ordez.

Badirudi erantzuna nahiko argia dela: "Munduko" izenlagunarekin esanahi aizunak sortzen direlako:

Munduko Poesiaren Eguna: "Munduko poesia".

Poesiaren Munduko Eguna: "Poesiaren Mundua".

Mundial: sekulakoa, oso ona (euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera).

Tira, "nazioarteko" ere bada esanahi aizun bat, "mundu" kontzepturako, ez?

Nik "Munduaren Poesia Eguna" erabiliko nuke.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Fernando Rey (fernando.rey@unavarra.es) erabiltzaileak (2023 mar. 21(a), ar. (12:19)):

Nik uste oso ongi dagoela "Poesiaren Nazioarteko Eguna".

Nazioarteko Poesiaren Eguna desegokia da nire ustez, Nazioarteko
Emakumearen Eguna desegokia den bezala (Emakumearen Nazioarteko
Eguna behar du, ezta?)

Fernando Rey

El 21/03/2023 a las 12:15, Inaki
Inurrieta escribió:

Halaxe izendatu du EIZIEk egun hau gaurko mezuan.

Beste era hauek ere erabili izan dira euskaraz:

Nazioarteko
Poesiaren Eguna, Poesiaren Munduko Eguna, Poesiaren Mundu
Eguna, Munduko Poesiaren Eguna...

Beste hizkuntza batzuetan, era bakarra erabili ohi da egun
hori izendatzeko:

Ingelesez, World Poetry Day

Frantsesez, Journée Mondiale de la Poésie

Alemanez, Welttag der Poesie

Espainieraz, Día Mundial de la Poesía

Lau horietan, Mundua aipatzen dute, ez Nazioartea. Zer
deritzozue? Adostuko al genuke izendatzeko modu bakarra?

Iñaki Iñurrieta

Alfontso Mujika Etxeberria

Hizkuntza eta Teknologia

Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika@elhuyar.eus | www.elhuyar.eus

Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara datuensegurtasuna@elhuyar.eus