<html>
<head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8">
<style type="text/css" style="display:none;"> P {margin-top:0;margin-bottom:0;} </style>
</head>
<body dir="ltr">
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);" class="elementToProof">
Mila esker (berriro ere), Alfontso!</div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);" class="elementToProof">
<br>
</div>

Bai, egia da adiera hertsian ez dela guztiz zuzena "proportzioa" esatea, baina gaztetxoak dira, jada azaldu zaie zer den arrazoia, eta ekonomia kontuengatik...
<br>
</div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);" class="elementToProof">
<br>
</div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);" class="elementToProof">
Eman dituzun aukeretatik, kasu honetarako, bi ikusten ditut egokienak: a) proportzioa bi (eta) hiru da; b) proportzioa bitik hiru da.
<br>
<br>
Eta gero beste aukerengatik ere galdetzen zaienez (zer esan nahiko lukeen 3:2 izateak, edo 2:2 izateak...), esangarriena edo ulergarriena "bitik hiru" modua iruditzen zait.
<br>
</div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);" class="elementToProof">
<br>
</div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);" class="elementToProof">
Tira, lehen esandakoa: mila-mila esker eta ondo-ondo izan! <br>
</div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);" class="elementToProof">
<br>
</div>
<div style="font-family: Calibri, Helvetica, sans-serif; font-size: 12pt; color: rgb(0, 0, 0);" class="elementToProof">
leire<br>
– – –<br>
</div>
<div id="appendonsend"></div>
<hr style="display:inline-block;width:98%" tabindex="-1">
<div id="divRplyFwdMsg" dir="ltr"><font face="Calibri, sans-serif" style="font-size:11pt" color="#000000"><b>Nork:</b> Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika@elhuyar.eus><br>
<b>Bidaltze-data:</b> 2023(e)ko maiatzakren 16(a), asteartea 11:28<br>
<b>Nori:</b> ItzuL <itzul@postaria.com><br>
<b>Gaia:</b> Re: [itzul] La proporción es de dos a tres</font>
<div> </div>
</div>
<div>
<div dir="ltr">
<div class="x_gmail_default" style="font-size:small">
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
<font size="4"><span class="x_gmail-tituloak">Jatorrizko testuak (</span>"La <b><span style="background:yellow">proporción</span></b> entre rojos y azules es
<b>de dos a tres</b>"</font><span class="x_gmail-tituloak"><font size="4"><i>)</i> “proportzio” badio ere, adiera hertsian hori ez da proportzioa, arrazoia edo erlazioa baizik, hau da, ratioa.</font><span></span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
<span class="x_gmail-tituloak">-------------------------------<span></span></span></p>

<span class="x_gmail-tituloak"><i>Zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa<span></span></i></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
<b>arrazoi<span></span></b></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
Bi <a href="https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/en/ratio" style="color:blue; text-decoration:underline">
zenbaki errealen</a>, bi magnituderen, bi kantitateren edo bi <a href="https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/en/ratio" style="color:blue; text-decoration:underline">
adierazpenen</a> arteko konparazio‑zenbakia, haien <a href="https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/en/ratio" style="color:blue; text-decoration:underline">
zatidura</a> dena, eta haien tamaina erlatiboaren berri ematen duena. <em><span style="font-family:"Calibri",sans-serif">a</span></em> eta
<em><span style="font-family:"Calibri",sans-serif">b</span></em>-ren arteko arrazoia honela idazten da:</p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
<em><span style="font-family:"Calibri",sans-serif">a</span></em> : <em><span style="font-family:"Calibri",sans-serif">b</span></em> edo
<em><span style="font-family:"Calibri",sans-serif">a</span></em> / <em><span style="font-family:"Calibri",sans-serif">b</span></em>.<span class="x_gmail-tituloak"><span></span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
<span class="x_gmail-tituloak">-------------------------------<span></span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-family:"Calibri",sans-serif">
<font size="4"><span class="x_gmail-tituloak">Proportzioa, adiera hertsian, bi arrazoiren, bi frakzioren edo bi zatiduraren berdintza da:
<span></span></span></font></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-family:"Calibri",sans-serif">
<font size="4"><span class="x_gmail-tituloak">a/b = c/d<span></span></span></font></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-family:"Calibri",sans-serif">
<font size="4"><span class="x_gmail-tituloak">Egia da, bestalde, hizkera arruntean
<i>proportzio</i> hitza erabiltzen dela arrazoia edo ratioa adierazteko.<span></span></span></font></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-family:"Calibri",sans-serif">
<font size="4"><span class="x_gmail-tituloak">Nik honela idatziko nuke; “gorriak eta urdinak 2:3 ratioan daude”, “gorrien eta urdinen arteko ratioa 2:3 da”.<span></span></span></font></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
<span class="x_gmail-tituloak"><font size="4">Lehenengo zenbakia handiena denean, ez dago arazorik “lautik hiru”, “seitik bi”, “bostetik lau” egiteko, eta hala erabili da batzuetan. Adibidez:</font><span></span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
<span class="x_gmail-tituloak">----------------------------------------------------------------------<span></span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
<span class="x_gmail-tituloak"><i>Arkitekturaz hamar liburuak</i></span><span class="x_egilea">, Vitruvio / Santiago Iruretagoiena<span></span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
Gainera, errekako edo itsasoko harea erabiliz gero, horri erretako adreilu birrindu eta bahetua nahasten bazaio
<b><span style="background:yellow">hirutik bateko <span class="x_gmail-bilatua">proportzioan</span></span></b>, morteroaren kalitatea askoz ere hobea izango da erabiltzeko.<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
Uretan egin beharreko horma horiek honela egingo dira: Kumasetik hasi eta Minerbaren muinora bitartean aurkitzen den lurra ekarriko da, eta lur horri karea nahasiz egingo da morteroa,
<b><span style="background:yellow">bitik bateko <span class="x_gmail-bilatua">proportzioan</span></span></b> gehituz.<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
Azpiko harri-geruza zabaldu denean, hartxintxarra berria baldin bada, <b><span style="background:yellow">hirutik batean</span></b> karea nahasiko zaio, eta lehendik erabilitakoa baldin bada,
<b><span style="background:yellow">bostetik birako <span class="x_gmail-bilatua">
proportzioan</span></span></b> nahastuko zaio.<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
Gainean, erretako adreilu-puskekin egindako nukleoa zabalduko da, karea nahastuz <b>
<span style="background:yellow">hirutik bateko <span class="x_gmail-bilatua">proportzioan</span></span></b>, zoladuraren lodiera gutxienez sei hatzekoa izan arte.<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
Gero hartxintxar berriari erretako adreilu txikitua nahastuko zaio <b><span style="background:yellow">hirutik bateko
<span class="x_gmail-bilatua">proportzioan</span></span></b> eta bi parte kare eta bost parte mortero gehituko zaizkio gainera.<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
--------------------------------<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
<font size="4">Dena dela, arrazoi batean gerta daiteke lehen zenbakia txikiagoa izatea bigarrena baino. Horregatik, ohikoa da “<i>a</i> (eta)
<i>b </i>proportzioan” esatea. Testu teknikoetan, “2:1 proportzioan” ikusi eta “bi bat proportzioan” irakurri ohi da. Hona hemen testu teknikoetako adibide batzuk:</font><span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
---------------------------------<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
<i>Eraikingintzaren Kode Teknikoa</i> (2012) ◊ Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
Gainerako tartea zementuzko morteroz eta errekako hareaz beteko da, <b><span style="background:yellow">1:1
<a href="http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/" style="color:blue; text-decoration:underline">
proportzioan</a></span></b><span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
<i>Ekologia. Kontzeptuak eta aplikazioak</i> (2011) ◊ Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
Gero, 5 eta 10 musker bitarteko taldeetan jarri zituzten, <b><span style="background:yellow">2 ar : 3 eme
<a href="http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/" style="color:blue; text-decoration:underline">
proportzioan</a></span></b>, 11 uharte txikitan 1977an, eta beste hiru uhartetan 1981ean.<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
<i>Munduaren historia ekonomikoa. X.-XX. mendeak</i> (2013) ◊ Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
Mundu osoa hartzen duen ikuspegitik, eskualdeen arteko aldeak txikiagotu egin ziren pixka bat, baina oso handiak izaten jarraitu zuten,
<b><span style="background:yellow">13/1 <a href="http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/" style="color:blue; text-decoration:underline">
proportzioan</a></span></b>.<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
(Desde una perspectiva mundial, las diferencias interregionales se estrecharon ligeramente, aunque siguieron siendo elevadísimas, en proporción de 13 a 1.)<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
<i>Kimika organikoa. Egitura eta funtzioa</i> (2008) ◊ Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
1,3-butadienoa 60°C-an bromatuz (ikus 582. orrialdea), 3,4-dibromo-1-butenoa eta 1,4-dibromo-2-butenoa sortzen dira,
<b><span style="background:yellow">10:90 <a href="http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/" style="color:blue; text-decoration:underline">
proportzioan</a></span></b>. 15°C-an, aldiz, <b><span style="background:yellow">60:40 da proportzioa</span></b>.<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
(Nitration of benzoic acid takes place at only about 1/1000th the rate of benzene nitration and gives predominantly meta substitution.)<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
Adibidez, bentzenoaren elementu-analisia eginez, gauza bakarra jakingo dugu: karbono- eta hidrogeno-atomoak
<b><span style="background:yellow">1:1 <a href="http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/" style="color:blue; text-decoration:underline">
proportzioan</a></span></b> daudela<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
(For example, elemental analysis of benzene merely reveals the presence of carbon and hydrogen atoms in a
<b><span style="background:yellow">1:1 ratio</span></b>)<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
Bi konposatuen nahastea <b><span style="background:yellow">3:2 <a href="http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/" style="color:blue; text-decoration:underline">
proportzioan</a></span></b> orekatzen da.<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
(The two compounds equilibrate to a 3:2 mixture.)<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
Orekan, bi formak <b><span style="background:yellow">64:36 <a href="http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/" style="color:blue; text-decoration:underline">
proportzioan</a></span></b> daude, gutxi gorabehera.<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
(At equilibrium the two forms are present in a ratio of approximately 64:36.)<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
1,1-dikloropropanoak hiru hidrogeno mota ez-baliokide ditu, eta horrek hiru EMN seinale ezberdin eragiten ditu 3<b><span style="background:yellow">:2:1
<a href="http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/" style="color:blue; text-decoration:underline">
proportzioan</a></span></b>.<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
(1,1-Dichloropropane contains three types of nonequivalent hydrogens, a situation giving rise to three NMR signals in the ratio of 3:2:1.)<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
<i>Mineralogiaren hastapenak</i> (2013) ◊ Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
Adibide bat kuartzo mineral arrunta (SiO2) da, zeina silizioz eta oxigenoz osatua baitago,
<b><span style="background:yellow">1:2 <a href="http://ehuskaratuak.ehu.eus/bilaketa/" style="color:blue; text-decoration:underline">
proportzioan</a></span></b>.<span></span></p>
<p class="x_MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt; line-height:107%; font-size:11pt; font-family:"Calibri",sans-serif">
-----------------------------------------------<span></span></p>
</div>
</div>
<br>
<div class="x_gmail_quote">
<div dir="ltr" class="x_gmail_attr">Hau idatzi du Leire (<a href="mailto:leirearano@outlook.es">leirearano@outlook.es</a>) erabiltzaileak (2023 mai. 16(a), ar. (10:09)):<br>
</div>
<blockquote class="x_gmail_quote" style="margin:0px 0px 0px 0.8ex; border-left:1px solid rgb(204,204,204); padding-left:1ex">
<div class="x_msg7176313298316715364">
<div dir="ltr">
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif; font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
Hepa! <br>

Kasu horretan ez da hori, ezta? Gorriak bi bosten eta urdinak hiru bosten izango lirateke, zatikitan ematekotan. Baina kasu honetan gorrien eta urdinen arteko proportzionaltasun-arrazoiaz ari dira; hau da, bi gorriko hiru urdin daudela. Zalantza da nola adierazi
hori euskaraz zenbaki hutsez: "bi eta hiru", "biko hiru"...</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif; font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
<br>
</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif; font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
Dena den, mila esker laguntzen saiatzeagatik. ;-)</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif; font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
<br>
</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif; font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
leire<br>
– – –<br>
</div>
<div id="x_m_-6935902936362976690appendonsend"></div>
<hr style="display:inline-block; width:98%">
<div id="x_m_-6935902936362976690divRplyFwdMsg" dir="ltr"><font face="Calibri, sans-serif" color="#000000" style="font-size:11pt"><b>Nork:</b> Porrumentzio <<a href="mailto:porrumentzio@riseup.net" target="_blank">porrumentzio@riseup.net</a>><br>
<b>Bidaltze-data:</b> 2023(e)ko maiatzakren 16(a), asteartea 09:11<br>
<b>Nori:</b> ItzuL <<a href="mailto:itzul@postaria.com" target="_blank">itzul@postaria.com</a>><br>
<b>Gaia:</b> Re: [itzul] La proporción es de dos a tres</font>
<div> </div>
</div>
<div dir="ltr">Egun on Leire:<br>
<br>
Zer iruditzen "bi heren" edo "bi hiruren" da? Azken finean, hala entzun eta irakurri dut nik beti matematiketan eta mezua ondo iristen dela iruditzen zait.<br>
<br>
Ondo izan!<br>
<br>
<div>2023(e)ko maiatzaren 16(a) 09:07:24 (CEST)-(e)an, Leire <<a href="mailto:leirearano@outlook.es" target="_blank">leirearano@outlook.es</a>>-(e)k hau idatzi zuen:
<blockquote style="margin:0pt 0pt 0pt 0.8ex; border-left:1px solid rgb(204,204,204); padding-left:1ex">
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif; font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
Egun on guztioi: <br>
</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif; font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
<br>
</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif; font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
12 urteko gaztetxoek Matematika lantzeko ikasliburu batean goiko hori ageri zaigu. Proportzionaltasunaz ari dira, eta honela diote: "La proporción entre rojos y azules es
<b>de dos a tres</b>" (2:3 litzatekeena).<br>
</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif; font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
<br>
</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif; font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
Nola litzateke hori euskaraz zenbaki hutsetara ekarrita? <br>
</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif; font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
– "Gorrien eta urdinen arteko proportzioa <b>bi eta hiru</b> da" ??? <br>
</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif; font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
– "... proportzioa <b>biko hiru</b> da" ??? <br>
</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif; font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
– "... proportzioa <b>bitik hiru</b> da" ??? <br>
</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif; font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
– ...<br>

Eskerrik asko aldez aurretik!<br>
</div>
<div style="font-family:Calibri,Helvetica,sans-serif; font-size:12pt; color:rgb(0,0,0)">
<br>
</div>
</blockquote>
</div>
</div>
</div>
</div>
</blockquote>
</div>
<br clear="all">
<br>
<span class="x_gmail_signature_prefix">-- </span><br>
<div dir="ltr" class="x_gmail_signature">
<div dir="ltr">
<table width="600" cellspacing="0" cellpadding="0" border="0" style="color:rgb(0,0,0); font-family:"Times New Roman"; font-size:medium">
<tbody>
<tr>
<td width="170" valign="top" height="70" align="left"><a href="https://www.elhuyar.eus/" target="_blank"><img width="140" height="56" style="padding:45px 45px 10px 0px" src="https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/ELH_RGB_CLAIM.png"></a></td>
</tr>
<tr>
<td width="430" valign="middle" height="170" style="padding-left:0px; font-family:Arial; font-size:13px; border:medium none; line-height:5px">
<p style="font-size:15px; color:rgb(26,58,171)"><b>Alfontso Mujika Etxeberria</b></p>
<p style="font-size:14px; color:rgb(0,172,169)"><b>Hizkuntza eta Teknologia</b></p>
<p style="font-size:14px; color:rgb(0,172,169)"><a style="color:rgb(26,58,171)"></a></p>
<br>
<p style="font-size:14px">Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea</p>
<p style="font-size:14px">20170 Usurbil (Gipuzkoa)</p>
<p style="font-size:14px">Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217<br>
</p>
<p><a href="mailto:a.mujika@elhuyar.eus" target="_blank" style="font-size:14px; color:rgb(26,58,171)">a.mujika@elhuyar.eus | </a><a href="https://www.elhuyar.eus/" target="_blank" style="font-size:14px; color:rgb(26,58,171)"><b>www.elhuyar.eus</b></a></p>
<p style="padding-top:10px"><br>
</p>
</td>
</tr>
</tbody>
</table>
<div dir="ltr">
<div dir="ltr">
<div dir="ltr">
<div dir="ltr">
<div dir="ltr">
<div dir="ltr">
<div dir="ltr">
<div dir="ltr">
<div dir="ltr">
<div dir="ltr">
<div dir="ltr">
<div dir="ltr">
<div dir="ltr"></div>
</div>
</div>
</div>
</div>
</div>
</div>
</div>
</div>
</div>
</div>
</div>
</div>
</div>
</div>
<br>
<img src="https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/bannerra2023.jpg"> <br>
<div><font size="1" color="#808080">Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.<br>
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYARek tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek
zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi goian adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara
<a href="mailto:datuensegurtasuna@elhuyar.eus" target="_blank">datuensegurtasuna@elhuyar.eus</a></font><br>
</div>
</div>
</body>
</html>