<p class="MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt;line-height:107%;font-size:11pt;font-family:"Calibri",sans-serif"><span style="font-family:"Abadi",sans-serif">Saroi Jauregik aipatutako
aditz-egiturari ('egin izango', 'etorri izango'...) dagokionez, Bizkaieraren Atariko
Dakienak Daki atalean bada artikulu bat, Iturrikok sinatua, besteak beste
honako hauek azaltzen dituena:
<p class="MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt;line-height:107%;font-size:11pt;font-family:"Calibri",sans-serif"><span style="font-family:"Abadi",sans-serif">“Mogelek, bere
berba-jardunetan, Peruren ahoan esaldi hau darabil: Maia prest dago, jatekoa
bere bai, ta nire umeak ‘<span style="font-family:"Abadi",sans-serif">oraingo
gosetu izango dira’. Maria, atera eiguzu saldea. Gaztelaniaz: para
ahora ya les habrá entrado el apetito. Hiztunak, berbetan dagoan momentu
horretan, jazoera edo egoera bat umeak gosetuak egotea gertatu izan dalako
ustea edo susmoa adierazo gura dau ‘<span style="font-family:"Abadi",sans-serif">gosetu
izango dira’ aditz perifrasi horregaz; benetan jazo izan dalako
ziurtasunik edo frogarik euki ez arren.”
<p class="MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt;line-height:107%;font-size:11pt;font-family:"Calibri",sans-serif"><span style="font-family:"Abadi",sans-serif">“Aditz
prozesuaren balio-esangura hori, futuro perfektua dalakoarena, gaur egungo
euskaldun askok ez daki era horretara esaten, eta dakigunok edo ikasi dogunok
be nekez erabilten dogu horretara. Hizuntzaren erabilera onean, landuan,
erabili behar gendukela, inondik be.”
<p class="MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt;line-height:107%;font-size:11pt;font-family:"Calibri",sans-serif"><span style="font-family:"Abadi",sans-serif">“Futuro
perfektua deritxon denpora-aspektudun egitura hau, <span style="font-family:"Abadi",sans-serif">gosetu izango dira dalakoa, zaharra edo aspaldikoa dogu
euskeran, denporearen joan-etorrian hiztun askorentzat usadiotik aldendua egon
arren; egitura zaharkitu gisa bazterturik.”
<p class="MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt;line-height:107%;font-size:11pt;font-family:"Calibri",sans-serif"><span style="font-family:"Abadi",sans-serif">“Aditz
perifrasi egitura hau ez da idatzizkoan sarri agiri dan horreetarikoa, eta
klasikoen artean be, batzuen artean ondo lekukotua dagoan moduan, beste batzuen
artean ostera, edo bakan agiri da edota sekula be ez. Pedro Astarloak oparo
darabil, esaterako; baina ez hainbeste Añibarrok edo Frai Bartolomek. Dana
dala, XIX. mendearen lehen erdiko idazleentzat gitxi-asko ezaguna da perifrasi
hori. Eskura ditugun lekukotasunak erabiliko ditugu geure azalpenerako.”
<p class="MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt;line-height:107%;font-size:11pt;font-family:"Calibri",sans-serif"><span style="font-family:"Abadi",sans-serif">“Gomendio gisa,
duda barik erabilgarritzat joten dogu /<span style="font-family:"Abadi",sans-serif">etorri
izango da/ aditz perifrasia, berariaz euskera landuan. Literatura
sorkuntzan izan daiteke, inon izatekotan, onuragarri.”
<p class="MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt;line-height:107%;font-size:11pt;font-family:"Calibri",sans-serif"><span style="font-family:"Abadi",sans-serif">Artikulua hemen:
<p class="MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt;line-height:107%;font-size:11pt;font-family:"Calibri",sans-serif"><span style="font-family:"Abadi",sans-serif">https://www.bizkaiera.eus/etorri-izango-da-aditz-perifrasia-eta-beste-aukerak/
<p class="MsoNormal" style="margin:0cm 0cm 8pt;line-height:107%;font-size:11pt;font-family:"Calibri",sans-serif"><span style="font-family:"Abadi",sans-serif">Alberto