<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8"></head><body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8" class=""><div style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html charset=utf-8" class=""><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html charset=utf-8" class=""><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html charset=utf-8" class=""><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html charset=utf-8" class=""><div style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; -webkit-line-break: after-white-space;" class=""><p class=""><strong class="">Helburua: </strong>Hizkuntza guztiek jasaten dute ingurukoen eragina, neurri batean edo
bestean, baina auzo-hizkuntzetan egiten dena kopiatzea ezinbestekoa izan
daiteke hizkuntza bat gizarte-aldaketetara arrakastaz egokitzeko.
Hizkuntza batek beste baten eredutik berera egokitzen duen egiturari
esaten zaio kalko. Saioan zehar, kalkoei buruzko hausnarketa bat eginen dugu (zer izan
daitekeen kalko okerra eta zer ez…), eta euskaraz gaur egun maiz
topatzen ditugun zenbait kalko «oker» aztertu. Gero, denon artean,
horietarako aukera jatorrak proposatuko ditugu.</p><p class=""><strong class="">Irakaslea:</strong> <a href="https://nordanor.eus/norda?id=215&tmp=1694507146398" class="">Amaia Lasheras</a></p><p class=""><strong class="">Noiz:</strong> 2023ko irailaren 28a</p><div class=""><b class="">Non:</b> Zoom plataforma</div><p class=""><strong class="">Ordutegia:</strong> 16:30 – 18:30</p><p class=""><strong class="">Prezioa:</strong></p>
<ul class="">
<li class="">EIZIEko bazkideak: doan (baina izena eman behar da)</li>
<li class="">Bazkide ez direnak: 30 euro</li>
</ul><p class=""><strong class="">Izena emateko azken eguna:</strong> 2023ko irailaren 18a</p><p class="">Eman izena <a href="https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScHVBvdPdHOTiidQw65u8F2t8vEwcAJkN9lBCmKEK5-NtHoCQ/viewform" class="">hemen</a>.</p></div></div></body></html>