Asko eskertzen dizut informazioa, Aitor, ez zaidalako inoiz suertatu "mugimen" hitzarekin topo egitea eta, zure ekarpenari esker, hitz horretan lehenago pentsatu duenik badagoela ikusten dudalako.
Ea "mugimen"aren alderantz pixka bat onbideratzen dugun egoera!
Ondo-ondo izan.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Aitor Salaberria (trslbrr@gmail.com) erabiltzaileak (2023 urr. 9(a), al. (19:37)):
Kaixo, Xabier:
Hor dago, baina, antza, ez da ia erabiltzen, zoritxarrez. Gehienez jota, zientzia arloan. Berreskuratu beharko!
https://www.ehu.eus/etc/gordean?bila=mugimen
https://www.mindomo.com/es/mindmap/mugimen-portaerak-haurtzaroan-eta-nerabezaroan-612439ae2c4807ff74b87e7b7dea42d7
Ongi izan,
Aitor
Ez dakit zer gertatu zaidan: aurreko mezua idazten ari nintzela, tekla-konbinazioren bat sakatu bide dut, eta bidali egin da, amaitu gabe.
Esaten ari nintzen Euskaltzaindiaren Hiztegiak hiru adiera onartzen dizkiola "mugikor" adjektiboari:
1.- Mugitzeko joera duena.
2.- Mugi daitekeena, tokiz alda daitekeena.
3.- Telefono mugikorra
Baina honakoetarako:
Movilidad eléctrica
Movilidad ciudadana
Director/a de movilidad
egokiagoa, eta euskaraz jatorragoa, iruditzen zait "mugiMEN" hitza, gauzak egiteko ahalmena adierazten duten hainbat hitzekin erabili ohi dugun bezala:
Ikusmena
Entzumena
Ahalmena
Bereizmena
Horixe besterik ez.
Xabier Aristegieta