Adibide batzuk:
Ibaia igaro zutenean Josuek agindu zuen, amabi Tribuetako gizon banak Apaizen o–etatik arri gogor bana artu, eta jendea zegoan aldera eraman zitzatela (Lardizabal - TESTAMENTU ZARREKO KONDAIRA)
Egur banak epai bi dituan ezkero, / bana dute zotzean aldiz epaitzeko (Orixe - EUSKALDUnak)
Aiek eta gu izkuntza banaren jabe gera (Akesolo - Idazlan guztiak)
Elizaren maldan gelditu ginen, edateko eta ogi puska banaren jateko (Itxaro Borda - BIZI NIZANO MUNDUAN)
Ahantziak ziren geroztik Madrilat biltzen ziren andreak, gorthean zigarrotto banaren erretzeko, arratsean Bordelerat ere zioazenak, komedia eta bertze josteta agerietarat! (Hiribarren - Eskaraz egia)
eldu, eldu, alaba, / makilla banari, / ederrak emateko / mozkor txar oneri (Azkarate, Ramos - Galtzaundi eta beste bertso asko)
Erretinako hartzaile bakoitza nerbio-zelula banari lotuta dago sinapsi deitzen den errele baten bidez (Aumont, Jacques - Irudia)
Eta beste adibide asko, idazle zeharren eta ez hain zaharren idatzietatik hartuak.
Ene, egia da!
Eskerrik asko, Iñaki.
Eta pozten naiz erantzuna baiezkoa izateaz!
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Iñaki Lopez de Luzuriaga (inaki.luzuriaga@gmail.com) erabiltzaileak (2023 urr. 30(a), al. (16:09)):
Egun on, Xabier:
Orotariko Euskal Hiztegian, baietz. Gainera, kasu bat du, gutxienez, ergatiboan: 
"Kolorez beltzak izana gatik heiek ere ama banak, / bertzek bezala sofriturikan, mundu huntarat emanak."