<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8"></head><body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8" class=""><div style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><div class="" style="font-family: Avenir-Book;"><a href="https://eizie.eus/eu/albisteak/ikus-entzunezkoen-itzultzaileen-abenturak-eta-desbenturak-solasaldia" class=""></a><a href="https://eizie.eus/eu/albisteak/ikus-entzunezkoen-itzultzaileen-abenturak-eta-desbenturak-solasaldia" class="">Ikus-entzunezkoen itzultzaileen abenturak eta desbenturak</a> solasaldia antolatu du EIZIEk.</div><div class="" style="font-family: Avenir-Book;"><br class=""></div><div class="" style="font-family: Avenir-Book;"><p class="">Itzultzaileon lana oro har ikusezina izaten da, baina
ikus-entzunezkoen itzultzaileena beste alor batzuetakoa baino
ezezagunagoa da beharbada. Filmak eta telesailak itzultzen dituzula esan
eta sarri galdetzen dizute: <span style="font-family: Avenir;" class="">«</span>Hara! Eta zer aktore bikoizten duzu?<span style="font-family: Avenir;" class="">»</span>. Solasaldi honetan, ikus-entzunezkoen itzulpengintzak barne hartzen
dituen diziplinez arituko gara. Halaber, itzultzaileen lanaren nondik
norakoak ere jorratuko ditugu: lan-baldintzak, helburuak eta borrokak,
euskarazko ikus-entzunezkoen egoera…</p></div><div class="" style="font-family: Avenir-Book;"><br class=""></div><div class="" style="font-family: Avenir-Book;">Parte-hartzaileak: <b class="">Ane Garmendia, Maider Lizoain </b>eta<b class=""> Ion Zubizarreta.</b></div><div class="" style="font-family: Avenir-Book;"><br class=""></div><div class="" style="font-family: Avenir-Book;">Eguna: 2023ko <b class="">azaroak 15</b></div><div class="" style="font-family: Avenir-Book;">Ordua: 18:00 - 19:30 </div><div class="" style="font-family: Avenir-Book;">Lekua: Lekuona Fabrika, <b class="">Errenteria</b></div><div class="" style="font-family: Avenir-Book;"><br class=""></div><div class="" style="font-family: Avenir-Book;"><i class="">Streaming</i> bidez ere jarraitu ahal izango da (aurrerago jarriko dugu esteka webgunean).</div></div></body></html>