<!DOCTYPE html>
<html>
<head>
<meta http-equiv="content-type" content="text/html; charset=UTF-8">
</head>
<body>
<p>Arratsalde on:</p>
<p>Inork erabili al du inoiz <i>digitaltasun</i> hitza?<br>
</p>
<p>Euskaltzaindiak ez ditu ez <i>digitaltasun</i> eta ez <i>digitalitate</i>
jasotzen. <i>Digitalizazio </i>bai, baina hitz horrek zerbait
digital bihurtzeko prozesuari egiten dio erreferentzia, eta ez
nolakotasunari edo testuinguru digitalari.</p>
<p>Corpusetan bilatuta, ikusi dut <i>digitaltasun</i> birritan
ageri dela ETCn eta bost aldiz Dabilenan; <i>digitalitate,</i>
behin ere ez.</p>
<p>Egungo Euskararen Hiztegiak, aldiz, <i>digitalitate</i> jasotzen
du, baina <i>digitaltasun</i> ez.</p>
<p>Bilaketak erdaretan eginda:</p>
<ul>
<li>ES: RAEk ez du <i>digitalidad</i> jasotzen, baina CORPESen 29
aldiz ageri da.</li>
<li>EN: hiztegi batzuek jasotzen dute <i>digitality</i>, baina
gutxik. Hala ere, behin baino gehiagotan irakurri dut, eta
interneteko bilatzaileek emaitza dezente ematen dituzte.<br>
</li>
<li>FR: hiztegietan ez da <i>digitalité</i> agertzen, baina <i>numérité</i>
leku batean baino gehiagotan dator (teknologia digitaletan
adituek <i>numérique</i> terminoa gehiago erabiltzen dute <i>digitale</i>
baino).</li>
</ul>
<p>Ontzat joko zenukete <i>digitaltasun</i>? Niri egokia iruditzen
zait, <i>digital</i> (izenondoa) + <i>tasun</i>... Ikusten duzue
arrazoirik <i>digitalitate</i> hobesteko (edo biak txartzat
emateko)?</p>
<p>Eskerrik asko aurrez,</p>
<p>Uxoa<br>
</p>
</body>
</html>