Latineko "digitalis"tik hartuta, "digitalitasun" izan daiteke? DIONISIO AMUNDARAIN
Arratsalde on:
Kasu honetan, corpusetan emaitza gehiago lortzen dira lemak bilatu beharrean formak (edo forma hasierak) bilatzen badira:
-ETCn izarñoa erabiliz, digitalitate* bilaketak 12 agerraldi ematen ditu eta digitaltasun* bilaketak 3.
-Dabilenan "forma hasi digitalitate" bilaketak 2 agerraldi ematen ditu, eta "forma hasi digitaltasun" bilaketak 5.
Ez da asko, baina zertxobait gehiago lagunduko ahal du.
Isabel 
Arratsalde on:
Inork erabili al du inoiz digitaltasun hitza?
Euskaltzaindiak ez ditu ez digitaltasun eta ez digitalitate
jasotzen. Digitalizazio bai, baina hitz horrek zerbait
digital bihurtzeko prozesuari egiten dio erreferentzia, eta ez
nolakotasunari edo testuinguru digitalari.
Corpusetan bilatuta, ikusi dut digitaltasun birritan
ageri dela ETCn eta bost aldiz Dabilenan; digitalitate,
behin ere ez.
Egungo Euskararen Hiztegiak, aldiz, digitalitate jasotzen
du, baina digitaltasun ez.
Bilaketak erdaretan eginda:
ES: RAEk ez du digitalidad jasotzen, baina CORPESen 29
aldiz ageri da.
EN: hiztegi batzuek jasotzen dute digitality, baina
gutxik. Hala ere, behin baino gehiagotan irakurri dut, eta
interneteko bilatzaileek emaitza dezente ematen dituzte.
FR: hiztegietan ez da digitalité agertzen, baina numérité
leku batean baino gehiagotan dator (teknologia digitaletan
adituek numérique terminoa gehiago erabiltzen dute digitale
baino).
Ontzat joko zenukete digitaltasun? Niri egokia iruditzen
zait, digital (izenondoa) + tasun... Ikusten duzue
arrazoirik digitalitate hobesteko (edo biak txartzat
emateko)?
Eskerrik asko aurrez,
Uxoa