<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8"></head><body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8" class=""><div style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8" class=""><div style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><p class=""><a rel="noopener" target="_blank" href="https://nordanor.eus/norda?id=112&tmp=1703069559652" class="">Jorge Giménez Bech</a> bazkideak utzi gaitu gaur goizean, gaixotasun baten ondorioz.</p><p class="">Gertuko kolaboratzailea izan dugu Jorge; izan ere, EIZIEko bazkide izan da 1994. urteaz geroztik, eta Literatura Unibertsala bildumaren 2. aroan bidelagun, Alberdaniak Elkar argitaletxearekin batera kaleratu baitzituen bildumako 52 liburu.</p><p class="">Alberdania argitaletxea sortu zuen 1993an, Inazio Iraola idazlearekin batera. Harrezkero liburu asko ikusi ditugu kalean zigilu horrekin, euskaraz eta gaztelaniaz. Editore lanetan ez ezik itzultzaile ere jardun du Jorgek urte luzez, batez ere gaztelaniara ekartzen euskaraz idatzitako literatura.</p><p class="">Itzulpen horietako bat bereziki preziatua dugu elkartean: <a href="https://eizie.eus/eu/argitalpenak/senez/alebereziak/grafikoa" class="">Berbelitzenak</a>. Anjel Lertxundik idatzi zuen <em class="">Senez</em> aldizkariaren 20. urteurrena ospatzeko, eta Jorgek itzuli zuen gaztelaniara, Lertxundiren beste liburu asko bezala.</p><p class="">Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari izan zen 14 urteetan, ez zitzaion ahazten EIZIEko bulagariok agurtzera etortzea hango bilerak amaitu eta gero, beti adeitsu eta hitz-aspertutxo bat egiteko pronto.</p><p class="">Ez adiorik, Jorge.</p><div class="">EIZIE</div><div class=""><br class=""></div></div></div></body></html>