<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8"></head><body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8" class=""><div style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8" class=""><div style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8" class=""><div style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><p class="">Robert Frostek esan omen zuen esaldi ospetsua: «Itzulpenean galtzen den horixe da poesia». <em class="">Ergo</em> ez dago poesia itzultzerik.</p><p class="">Egia litzateke baldin eta milaka urtez poesia itzuli ez balitz.
Kondena bat mundu osoko irakurleentzat. Bihotz-zimiko bat
itzultzaileentzat; edo, agian, bulkada bat hordagoari hordago jotzeko.</p><p class=""><span class="">Frosten desafioa ahaztu gabe eta Eganen «bakarrik ez, lagunekin bai»
esaldia ere gogoan, ezin ustekoari ekingo diogu tailer praktiko honetan:
denon artean jorratuko ditugu aurrez nork bere bakardadean landutako
zenbait poema, hartara itzulian-itzulian azaldu zaizkigun oztoparriez
eta zelaigarriez jarduteko, etsai ez baizik lagun harturik poesiaren
itzulbide horretan aurkituko dugun guztia.</span></p><p class=""><strong class="">Irakaslea:</strong> <a href="https://nordanor.eus/norda?id=1309&tmp=1707215969847" class="">Maialen Berasategi Catalán</a></p><p class=""><strong class="">Noiz:</strong> 2024ko martxoaren 12an</p><p class=""><strong class="">Ordu-kopurua:</strong> guztira, 3 ordu</p><p class=""><strong class="">Ordutegia:</strong> 16:00 - 19:00</p><p class=""><strong class="">Non:</strong> Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan</p><p class="">Informazio gehiago eta izen ematea, <a href="https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2024/bidean-aurkitzen-dena-itzuli-bat-poesia-itzuliari-ikastaroa-donostian" class=""><b class="">hemen.</b></a></p><div class="">EIZIE</div></div></div></div></body></html>