Egun on. Mintegi baten berri emateko idazten dizuet.

Datorren asteartean, apirilak 23, Axun Aierberen omenezko XIV. Itzulpen Mintegia egingo da EHUko Letren Fakultatean, Gasteizen. Nora Acosta Lópezek "Hizkuntza ez-sexista euskara>gaztelania itzulpenean" izeneko mintegi praktikoa eskainiko du. Euskaratik gaztelaniara itzultzean hizkera ez-sexista baliatzeko hainbat estrategiaren berri emango du, eta adibide praktiko baten bitartez estrategia horiek aplikatzeko modua erakutsiko du. Mintegia irekia eta doakoa da, eta ez da aurrez izena eman behar. Noiz: apirilak 23, asteartea, 11:00-13:00. Non: EHUko Letren Fakultatea, 0.12 gela, Gasteiz.

Espero dut zuen interesekoa izatea. Ondo izan,

Isabel