<html>
<head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8">
</head>
<body>
<p>Nire ustez ongi dago. Hori iruditzen zait sistema ohikoena
anaforetan erakusleaz baliatzen garenean:</p>
<p>- aipatutakoa, "hura, haiek", erakuslea izenik gabe doanean.</p>
<p>- aipatutakoa, "hori, horiek", erakuslea izenarekin batera
doanean.</p>
<p><br>
</p>
<p>Unibertsitateko irakasle batzuk etorriko dira jardunaldira, eta <b>haiek
</b>azalduko digute zein den liburuaren edukia.</p>
<p>Unibertsitateko irakasle batzuk etorriko dira jardunaldira, eta <b>irakasle
horiek</b> azalduko digute zein den liburuaren edukia.</p>
<p><br>
</p>
<p>Museoko bisitan neska bat ezagutu dut, eta, handik aterata, <b>harekin
</b>joan naiz kafe bat hartzera.</p>
<p>Museoko bisitan neska bat ezagutu dut, eta, handik aterata, <b>neska
horrekin</b> joan naiz kafe bat hartzera.</p>
<p><br>
</p>
<p>Segur aski tradizio desbedinak daude, baina hori da nire eskema.</p>
<p>Fernando Rey</p>
<p><br>
</p>
</body>
</html>