Ez da batere koherentea, eta ez da kasu bakarra anaforaren alorrean!

Zenbat bider ez ote dudan topo egin, "esta ley y las disposiciones que la desarrollan" emateko, "lege hau eta hura garatzen duten xedapenak" bezalako itzulpenekin! ("lege hau eta hura"?????)

Beste behin, honekin:

Foru lege hau hura babestu zuten talde parlamentarioen eta gure erkidegoko LGTBI+ elkarteen arteko adostasunetik sortu zen ("Esta ley foral, nacida del consenso entre los Grupos Parlamentarios que la apoyaron y las asociaciones LGTBI + de nuestra Comunidad,...").

Okerrena ez da inkoherentzia formal bat dela; okerrena da erreferente desberdinak iradokitzen direla horrela: ezen "hau", bistan da, ez da "hura". Eta, Oskarrek aipaturiko adibideari heldurik, "horiek" ez dira "haiek".

Kontu honetaz arituak gara Itzulist-en lehenago ere; bi aldiz bai, gutxienez.

Garrantzitsuena iruditzen zait argi edukitzea gai honetan euskaraz ez dagoela, anaforarentzat, "berezko" erakusle zuzenik eta "berezko" erakusle okerrik. Norbaitek gai honetan jokabide konbentzional bat finkatzeko beharra ikusi bide du, eta hortik dator erakusle bakoitzari esleitu nahi izan zaion anafora- edo katafora-balioa (nik ez daukat hain garbi behar hori dagoenik, baldin kasuan kasuko testuan argi geratzen bada zein den erabilitako erakuslearen erreferentea), eta hortik ere, hizpide dugun katramila hau, "konbentzio" horren bultzatzaileek ez bide zutelako aurreikusi problema hau.

Euskaltzaindiaren hiztegiak berak, bigarren argitaraldian (2016) (zuri-berdez paperean inprimaturiko bi liburuki haietaz ari naiz), "hau"ren 2. adieran ohar hau jasotzen zuen:

Hizketaldi batean, aipatu berri den pertsona edo gauza adierazteko (berriro diot: "hau"ri buruz ari da).

eta "ik. hori", jarraian.

Eta adibide hauek, ondoren: Kulpa gabe inor ez da, hau da segur egia. Ongia egin behar delako legea denek onartzen dute; honetan denak datoz bat

Azpimarratzen dut: hamar urte ere ez dituen hiztegi batek dioena. Norena eta Euskaltzaindiarena.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana@gmail.com) erabiltzaileak (2024 mai. 23(a), og. (09:17)):

Testu batean, hau aurkitu dut:

"Ogasun Nagusiak diruzaintzaren aurrerakinak eskatu ahal izango dizkie foru-aldundiei (...). Aurrerakin horiek mugaeguneratzean itzuli beharko dira, eta, edozelan ere, haiek eskatu diren aurrekontu-ekitaldia amaitzean."

Hor, erreferente bera, bi eratara berreskuratu da esaldi berean: "aurrerakin horiek" eta "haiek". Eta esango nuke estandarrerako proposatzen den sistema aplikatuz gertatzen dela hori, oker ez banago. Baina koherentea da?

Oskar.