Kaixo, arratsalde on:

Ospitalean ezarri nahi diote gendeari aginduak jasotzeko eta emateko gailu bat gainean eramatekoa; delako "busca" hura bezalako antzeko gailua izanen litzateke, zeinen bitartez langile bakoitzak aginduak edo jarraibideak horren bidez momentuan jasoko lituzke bere gailuan, momentuan zuzen zuzenean edo aurrez aurre esan ordez. Adibidez, Larrialdietan medikuak, boxetik zeladoreen guneraraino joan beharrean ohatila bat eskatzera; boxetik aulkitik mugitu gabe bidaliko lizkioke "ohatila bat 23. boxera". Gailuak gainera txistua sortzen du itzali arte OK emanez. Esan behar da, boxetik zeladoreen guneraino 2/10 metro baino ez direla, eta, gainera, kontaktuan egoteko aukerak solasak edo argipenak sortzea ahalbidetzen du. Hainbat langileren ustez tratu gizatiarragoa izaten da.

Hori dela eta, itzuli nahi dute hori:

Larrua larru gehiagorekin eta gailu gutxiago. Ez Lan harremanak ROBOTIZAZIOARI!

Larrua larruari atxikiagoa eta gailu gutxiago. Lan harremanak ROBOTIZAZIOARI EZ!

Bitor Abarzuza