<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=us-ascii"></head><body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=us-ascii" class=""><div style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><div class="" style="font-family: Avenir-Book;">Hogeitabost gazte aurkeztu dira <a href="https://eizie.eus/eu/argitalpenak/minaberri_beka" class="">bekaren deialdira</a>, eta, guztien lanak azterturik, epaimahaiak erabaki du <a href="https://nordanor.eus/norda?id=1935&tmp=1722243179488" rel="noopener" target="_blank" class="">Ainhoa Mendiluzeri</a> esleitzea beka, liburua osorik itzultzeko. <a href="https://nordanor.eus/norda?id=225&tmp=1722243266473" rel="noopener" target="_blank" class="">Aiora Jaka</a> itzultzailea izango du mentore, itzulpen-prozesuan laguntzeko. </div><div class="" style="font-family: Avenir-Book;"><br class=""></div><div class="" style="font-family: Avenir-Book;">Epaimahaiaren iritziz, aurtengo itzulgaiak bazituen erronka batzuk. Laurie Halse Andersonek Estatu Batuetako nerabeen giroa eta kezkak islatzen ditu <a href="https://www.e-magin.se/paper/7fp3fpsg/paper/1#/paper/7fp3fpsg/1" rel="noopener" target="_blank" class=""><em class="">Speak</em></a> lanean, eta itzultzaileak ederki asmatu du giro hori eta gazteen hizkera euskara aberats eta naturalean ematen, ingelesezko testuaren tonuari eutsiz eta euskararen adierazkortasuna egoki baliatuz. Manu Lopez Gasenik, Naroa Zubillaga Gomezek eta Aiora Jaka Irizarrek osatu dute epaimahaia.</div><div class="" style="font-family: Avenir-Book;"><br class=""></div><div class="" style="font-family: Avenir-Book;">EIZIE</div></div></body></html>