Egun on:

Esapide hori dakar Elhuyar hiztegiak, egurra/zura ukitu, gaztelaniazko tocar madera esateko (uste dut denok jakingo duzuela zer esan nahi duen).

Beste hizkuntza batzuetan ere irudi bera erabiltzen omen da, baita burdinarekin ere (tocar ferro, katalanez; eta italieraz ere antzera, adibidez).

Nik entzun gabea nuen euskarazkoa, eta, lehenbizikoan, gogorra egin zait; kalkoa zela pentsatu dut, baina baliteke oker egotea, beste hizkuntza askotan ere antzekoak erabiltzen baitira. Zer iruditzen zaizue zuei? Ohiko esapidea da zuentzat?

Labayru hiztegiak aitaren egin eta zinatu dakartza, baina erlijio-kutsurik gabeko esapide bat behar dut (edo nahiago dut).

Eskerrik asko,

Amaia