<html><body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; -webkit-line-break: after-white-space;" class="">Irakasleak: Danele Sarriugarte eta Aiora Jaka. <div class=""><br class=""></div><div class="">Donostian, urriaren 8an
eta 9an. Bilbon, urriaren 22an eta 23an. <div class=""><br class=""></div><div class=""><a href="https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2024/itzulpena-ez-da-neutrala-itzultzailea-ere-ez-ikuspegi-transfeministak-itzulpengintzan-txertatzeaz-ikastaroa-2024" class="">Mintegi honetan</a>,
azpimarratu nahi dugu itzulpena ez dela inondik inora ere neutroa, eta
itzultzaileak hartzen dituen erabakiek berebiziko garrantzia dutela
xede-testuan, eta berebiziko eragina xede-irakurleengan. Itzulpena, are
gehiago, eraldaketarako eta borrokarako tresna izan daiteke.
Itzultzailea zenbat eta kontzientziatuago egon hizkuntzaren erabilerak
generoan, arrazan, klasean eta beste hainbat ezaugarritan izan ditzakeen
ondorioez, eta zenbat eta zehatzago ezagutu bere ez-neutraltasun
propioak, orduan eta prestatuago egongo da itzulpenaren bidez hainbat
injustizia ez errepikatzeko; funtsean, bere itzulpen-jarduna aberastuko
eta zabalduko du.</div></div><div class=""><br class=""></div><div class="">EIZIE</div></body></html>