 Garatu "gara" haztea izango da, nik uste. Orain dela 70 urte gure baratzean kontuz ibiltzen ginen barazki batzuk (porruak eta abar) garatu ez zitezen, beste batzuk noiz garatuko zain egoten ginen, helduta zeuden seinale baitzen, beste gara batzuk bildu egiten genituen, ganaduari jaten emateko (artagarak eta abar). Nekazaritzatik hartutako beste termino batzuez ere zer pentsatua badago: jorratu (artajorrak eta abar eta abar)...
Bergarako adiskide bati aspaldi entzun nion esaten garatu tipulak egiten direla, eta, analogiaz, ekonomia eta abar; bilera bat, behintzat, ez.
Batzuek, ordea, badirudi egin aditzari lotsa hartu diotela, eta hor dabiltza borrokan garatu, burutu, gauzatu eta abarrekin.
Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza@gmail.com) erabiltzaileak (2024 ira. 20(a), or. (18:32)):
Ohartxo bat.
"Desarrollar una labor, actuaciones, actividades, funciones..." eta abar, askotan aurkitu izan ditut "garatu" aditza erabiliz euskaratuak. Oraintxe bertan begien aurrean daukadan testu batean, adibidez. Eta ez dakit neuk ere ez ote dudan iraganean erabili.
Kontua da desegokia iruditzen zaidala euskaraz "garatu" erabiltzea kasuko esanahia besterik gabe denean "egin", "aurrera eraman". Euskaltzaindiaren Hiztegiak ez dio halako adierarik ematen "garatu"ri:
 DRAEk "desarrollar"i ematen dion lehen adierarako eta ez bestetarako utziko nuke "garatu". Hots, honetarako:
Eta ez "desarrollar"en hirugarren adierarako:
Tira, besterik gabe horri buruzko oharmena piztu eta, bidenabar, zuen iritzia ere zein den jakin nahi nuke.
Ondo izan.
Xabier Aristegieta
Gotzon Egia
gotzonegia@gmail.com