Egun on:

Gure amak, Beunzan jatorria zuena, "txormio" hitza erabiltzen zuen. Hori erabiltzen zuenean, batez ere, orkatilaren alboei erreferentzia egiten zien eta hatzez erakutsi; beti pluralean "txormioetan" esaten zuen.. Orain ez nago ehuneko ehunean ziur horretaz, zeren, ez dut ohiko iturrietan aurkitzen. Ceferina Fontellas zendu zen 2015. urtean eta ez dakit nori galdetu. Goian bego.

Norbaitek ezagutzen al du hitz hori eta bere esanahia?

Bitor