Kaixo, Eneko.

Lehenbizi, nire proposamen zehatzak; eta gero, gogoeta nire ustez garrantzitsu batzuk.

Máster Universitario en Machine Learning: Machine Learning alorreko Unibertsitate Masterra

Máster Universitario en International Business: International Business alorreko Unibertsitate Masterra

a) Zuk plazaratutakoak bezalako adibideetan, non beste hizkuntzetako hitzak erabiltzen diren, "alorreko" hori gehitzeak erraztu egiten du beste hizkuntzako hitza bere horretantxe identifikatzea (ingeleseko hitzen kasuan beharbada ez dago gaur egun hainbesteko problemarik, baina beste hizkuntza batzuetako hitzekin, ordea, gerta liteke).

b) Orain heldu nahi nioke nire ustez munta ikaragarrizkoa den eta orain arte oharkabeegian dirauen gai bati:

Gaztelaniaz, "Máster en X" espresioa izen-sintagma bat da, zeinean nukleoa "máster" izena baita, eta "en X" sintagma preposizionala, nukleo horren izenondoa (complemento del nombre). Halako izen-sintagmatzat (sintagma nominal), problema berezirik gabe erabil daiteke edozein testuinguru sintaktikotan. Adibidez:

El Máster en Machine Learning es muy caro.

Su hijo está cursando un Máster en Machine Learning.

Esta subvención es para el Máster en Machine Learning.

El decano está en contra del Máster en Machine Learning.

Euskaraz, ordea, "Masterra Xn" ez da izen-sintagma bat: "Xn" hori adizlaguna denez –eta ezin da besterik izan–, ez dauka "master" izenarekin lotura sintaktikorik. Duen "lotura" bakarra da izen bat eta adizlagun bat bata bestearen ondoan idatziak egoteak irakurlearen begietara jaurtitzen duen ikusizko inpresioa. Elkarren ondoan idatzita egote hutsa, alegia.

Gaztelaniaz sintagma trinkoa den hori euskaraz halakoa ez dela oso argi geratzen da perpaus baten jarioan txertatzen dugunean. Horrela, "Masterra Machine Learningean" erabiliz itzultzen baditugu gaztelaniazko goiko lau adibide horiek:

*Masterra Machine Learningean oso garestia da.

* Haren semea Masterra Machine Learningean ikasten ari da.

*Dirulaguntza hau Masterra Machine Learningean-arentzat da.

*Dekanoa Machine Learningean-en aurka dago.

Hasteko, hirugarrena eta laugarrena agramatikalak dira (ez badira, behintzat, komatxo artean jartzen, izen berezi bezala tratatuta: Dirulaguntza hau "Masterra Machine Learningean"arentzat da, halaxe esaten ditugunez, konparazio baterako, "Kilometroak"en elkar ikusi genuen edo "Berria"ko estilo-liburua).

Baina, batez ere, emaitza agramatikalik eskuratzen ez denean ere, esanahia gaztelaniazkoaz zeharo bestelakoa da: adizlaguna, horixe izateagatik hain zuzen, automatikoki ulertzen da aditzaren osagarri gisa. Horrela, lehen esaldian, esaldiak erantzuten dio Masterra non da garestia? galderari, Machine Learningean [da garestia] erantzunda. Eta, bigarrenean, Haren sema non ari da Masterra ikasten? galderari, Machine Learningean [ikasten] erantzunda.

Antzera gertatzen da makina bat adibiderekin:

Inversiones en infraestructuras = inbertsioak azpiegituretan. Baina hori ez denez izen-sintagma bat, ezin da, bere horretan, perpausean txertatu honako hau emateko: tenemos problemas con las inversiones en infraestructuras = *inbertsioak azpiegituretan-ekin arazoak dauzkagu???

Doctor en etnolingüística vasca = Doktorea euskal etnolinguistikan. Baina le han dado un premio al doctor en etnolingüística vasca = *sari bat eman diote doktoreari euskal etnolinguistikan? (esaldi hau zuzena da, jakina, baina beste esanahi batekin: el famoso doctor ha recibido un premio en etnolingüística vasca).

Horrenbestez, nire ustez "Masterra Xn" espresio hori ezin da besterik izan, azaleko egituran elidituta daukan baina sakoneko egituran hortxe badagoen adizdun espresio bat baizik.

Labur esanda: nire ustez, printzipioz ideia txarra da, eta makina bat katramilaren iturri, gaztelaniazko sintagma preposizionala euskarazko adizlagun batekin ematea. Onargarritzat joko nuke, bakar-bakarrik, isolatuta doanean, hala nola izenburu, argazki-oin edo artelan baten izenean (adibidez, Kristoren agerkundea Maria Magdalenari).

Baina, noski, nekez egon gaitezke zeharo ziur ez zaigula premiarik suertatuko espresio hori testuinguru zabalago batean txertatzeko.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Eneko Aizpurua (eneko.aizpurua@unavarra.es) erabiltzaileak (2025 urt. 29(a), az. (15:17)):

Kaixo itzulkideok,

Bulegoan ez gara ados jartzen nola deklinatu unibertsitateko master

batzuen izenak euskaraz, hots, mugagabea edo mugatua behar duten:

1. Máster Universitario en Machine Learning: Unibertsitate Masterra

Machine Learningen ala Unibertsitate Masterra Machine Learningean

2. Máster Universitario en International Business: Unibertsitate

Masterra International Businessen ala Unibertsitate Masterra

International Businessean

Zer deritzozue horri?

Eskerrik asko

Eneko