Gakoa da "aprendizaje mutuo" kontzeptua euskaraz nola eman. Gaztelaniazko izen-sintagma hori. Gaztelaniazko nominalizazio hori, alegia.

Euskaraz nominalizazioa anatema bihurtuta daukagu, eta nominalizazioa ekiditeko modu bat bilatu nahi izan da aditz-izena erabiltzearen bidetik, nahiz eta bide hori tranpaz eta irristagunez beteta egon eta nahiz eta termino-zerrendak, funtsean, zer eta izen-zerrendak diren.

Esanahi aldetik, "elkarrengandik ikasteko programa"ren aurka ez daukat ezer. Forma aldetik, ordea, bai, ez duelako izen-sintagmak adina konbinagarritasunik. Izenak modua ematen du, adibidez, adjektibo bat gehitzeko: "aprendizaje mutuo reforzado", esate baterako. Aditz-izena traketsago moldatzen da: "indarturiko elkarrengandik ikastea"? "Elkarrengandik ikaste indartua"?.

Nik "elkarrengandiko ikasketa(ra)ko programa" edo "elkarrekintzazko ikasketa(ra)ko programa" erabiliko nuke ("aprendizaje mutuo" hori, oinarrian, elkarrekintzaz baliatzen delakoan).

Batean nahiz bestean, kontzeptua, izena, argi eta sendo adierazia uzten da: elkarrengandiko ikasketa, elkarrekintzazko ikasketa.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz@outlook.com) erabiltzaileak (2025 mai. 5(a), al. (15:08)):

Kaixo.

Elkar ikasteko programa

Elkarrekin ikasteko programa

Halakoak ikusi ditut, baina iruditzen zait
ez dela ez bata ez bestea.

"Nik zuk dakizuna ikasteko eta zuk nik
dakidana ikasteko" iruditzen zait.

Nola emango zenukete?

"Bakoitzak bestea dakiena ikasteko
programa"?

Mila esker., aurrez

Joxemari