<html><head></head><body><div class="ydp4c37e7b3yahoo-style-wrap" style="font-family:Helvetica Neue, Helvetica, Arial, sans-serif;font-size:13px;"><div></div>
<div dir="ltr" data-setdir="false">Kaixo, Alfontso:</div><div dir="ltr" data-setdir="false">Kontua ahaztu samarrik nuen eta oraintxe aurkitu dut zure mezu hau.</div><div dir="ltr" data-setdir="false">Eta eskerrik asko argitzeagatik, oker nenbilen "zerrendatu"ren zentzuarekin.</div><div dir="ltr" data-setdir="false">Hitza kokatzen zen esaldia nahiko laburra zenez, <span><span style="color: rgb(0, 0, 0); font-family: Helvetica Neue, Helvetica, Arial, sans-serif;">'deszerrendaratze' behartuegia iruditu zait eta 'zerrendatik kendu' aukeratu nuen, 'listatik kendu' ere izan zitekeen arren.</span></span></div><div dir="ltr" data-setdir="false"><span><span style="color: rgb(0, 0, 0); font-family: Helvetica Neue, Helvetica, Arial, sans-serif;">Ondo izan.</span></span></div><div dir="ltr" data-setdir="false">Neritzel</div><div dir="ltr" data-setdir="false"><span><span style="color: rgb(0, 0, 0); font-family: Helvetica Neue, Helvetica, Arial, sans-serif;"><br></span></span></div><div><br></div>
</div><div id="yahoo_quoted_8954264189" class="yahoo_quoted">
<div style="font-family:'Helvetica Neue', Helvetica, Arial, sans-serif;font-size:13px;color:#26282a;">
<div>
En viernes, 28 de marzo de 2025, 19:48:48 CET, Alfontso Mujika Etxeberria <mujikaetxeberriaa@gmail.com> escribió:
</div>
<div><br></div>
<div><br></div>
<div><div id="yiv7901051514"><div><div dir="ltr"><div>Kriptodiruaren arloan asko erabiltzen da orain <i>delisting </i>terminoa (bai eta haren kontrakoa den <i>listing </i>terminoa ere), berez finantzen arloko aspaldiko hitzak badira ere. Eta hortik iritsi da gaztelaniara <i>deslistado </i>forma.</div><div>Kriptodiru-trukerako plataforma batera aktibo digital bat sartzeko (listing) eta kentzeko (delisting) prozesua da. Plataforman dauden aktiboen zerrendan aktibo bat sartzea eta zerrendatik kentzea adierazteko erabiltzen dira bi termino horiek.</div><div>Frantsesez <i>radiation </i>terminoa badute lehendik, baina <i>délistage </i>erabiltzen ari dira kriptodiruaren arloan. Eta gaztelaniaz bada <i>supresión </i>eta beste, baina <i>deslistado </i>erabiltzen ari dira.</div><div><i>Sartu </i>eta <i>kendu </i>aditzak nahikoak izan litezke, baina, gustua egin ez eta, hitz bakarreko terminoa nahi izaten dugu.</div><div>Zerrendan sartzea adierazteko, <i>zerrendaratze </i>aditz-izena egokia iruditzen zait ("zerrendatze", berriz, ez da egokia: gauzak zerrendatzea gauzak zerrenda gisa ematea da, baina zerbait zerrenda batean sartzea zerrendaratzea izango da), baina horren kontrakoa adierazteko <i>deszerrendaratze </i>erabiltzea hizkuntza asko behartzea iruditzen zait (eta "zerrendagabetzea" ez da egokia, "zerrenda kentzea" baita ["kargugabetzea" edo "etxegabetzea" kargua edo etxea kentzea den bezala], ez "zerrendatik kentzea"). <br clear="none"></div><div><i>gainetik kendu, burutik kendu, bistatik kendu</i>... ditugun bezala, kriptoaktiboak <i>zerrendan sartzea</i> (edo <i>zerrendaratzea</i>) eta<i> zerrendatik kentzea/ezabatzea/ateratzea</i> iruditzen zaizkit modurik normalenak. Eta bi hitzetan ematea ezinezkoa balitz (eta ezintasun hori frogatu behar litzateke), <i>deszerrendaratze </i>izan liteke irtenbidea-edo.</div><div><br clear="none"></div><div><i>-ra eta -tu</i> elkartuta aditzak egiteko arazorik ez dugu (<i>etxeratu, eskolaratu, Donostiaratu, aberriratu</i>...), baina <i>-tik</i> eta <i>-tu</i> ez: <i>*etxetikatu, *eskolatikatu.</i></div></div><br clear="none"><div id="yiv7901051514yqt76690" class="yiv7901051514yqt2653382656"><div class="yiv7901051514gmail_quote yiv7901051514gmail_quote_container"><div dir="ltr" class="yiv7901051514gmail_attr">El jue, 27 mar 2025 a las 9:32, neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez (<<a rel="nofollow noopener noreferrer" shape="rect" ymailto="mailto:itzul@postaria.com" target="_blank" href="mailto:itzul@postaria.com">itzul@postaria.com</a>>) escribió:<br clear="none"></div><blockquote style="margin:0px 0px 0px 0.8ex;border-left:1px solid rgb(204,204,204);padding-left:1ex;" class="yiv7901051514gmail_quote"><div><div style="font-family:Helvetica Neue, Helvetica, Arial, sans-serif;font-size:13px;"><div dir="ltr">Kaixo itzulkideok, han-hemenka begiratu baina ez dut horren aztarnarik aurkitzen.</div><div dir="ltr"><br clear="none"></div><div dir="ltr">Zerrendatzearen ("listado") kontrakoa da, zerbait edo norbait zerrendatik kentzea esan nahi du.</div><div dir="ltr"><br clear="none"></div><div dir="ltr">'Zerrendagabetze' izan daiteke?</div><div dir="ltr"><br clear="none"></div><div dir="ltr">Neritzel</div><div dir="ltr"><br clear="none"></div></div></div></blockquote></div></div>
</div></div></div>
</div>
</div></body></html>