<html><head></head><body><div dir="auto">Kaixo, Neritzel:<br><br>Ez dut begiratu orain arte nola erabili den, baina euskaraz ere 24/7 beharko lukeelakoan nago, "24 ordu 7 egunetan" esan nahi duelako. Jakina, aldrebes ere funtzionatzen du, baina ez dago zertan aldatu.<br><br>Gabon<br>Andoni</div><br><br><div class="gmail_quote"><div dir="auto">2025(e)ko abuztuakren 31(a) 22:44:24 (CEST)-(e)an, "neritzel etxeberria , ItzuL-en bidez" <itzul@postaria.com>-(e)k hau idatzi zuen:</div><blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 0pt 0.8ex; border-left: 1px solid rgb(204, 204, 204); padding-left: 1ex;">
<div class="ydpf4178686yahoo-style-wrap" style="font-family:Helvetica Neue, Helvetica, Arial, sans-serif;font-size:13px;"><div id="ydpf4178686yiv1697194924"><div><div style="font-family:Helvetica Neue, Helvetica, Arial, sans-serif;font-size:13px;" class="ydpf4178686yiv1697194924yahoo-style-wrap"><div dir="ltr">Kaixo, ez dakit lehendik kontu hau azaldua den hemen.</div><div dir="ltr"><br></div><div dir="ltr">Gaztelaniazko sustapen komertzialetan gero eta gehiago ari da zabaltzen "24/7" adiera (asteko zazpi egunetako 24 orduetan zabalik dela adierazteko).</div><div dir="ltr"><br></div><div dir="ltr">Zalantza dut horren inguruan: bere horretan utzi ala "7/24" itzuli, euskal adieraren hurrenkeraren arabera?</div><div dir="ltr"><br></div><div dir="ltr">Zer diozue?</div><div dir="ltr"><br></div><div dir="ltr">Neritzel</div></div></div></div></div></blockquote></div><div dir="auto">Porru | RiseUp</div></body></html>