<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=us-ascii"></head><body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><div class=""><div class="" style="text-align: center;"><font color="#942192" size="5" class="">Adimen artifiziala eta itzulpengintza</font></div><div class="" style="text-align: center;"><font color="#942192" size="5" class="">Gogoeta saioa - 2025eko urriak 17 </font></div><div class=""><br class=""></div><div class="">Adimen Artifizialaren inguruko kontuak iristen zaizkigu EIZIEra handik eta hemendik: beste elkarte eta foro batzuetan sortzen diren eztabaidak, hartu diren erabakiak eta posizionamenduak, adierazpenetarako atxikimendu-eskeak, formakuntza-proposamenak... Eta elkartean nahiko galduta gabiltza (guztiok bezala, bestalde). Horregatik, gaiaren inguruan gogoeta egiten hasteko baliabideren bat abiaraztea pentsatu dugu. </div><div class=""><br class=""></div><div class="">Hala, bilera ireki bat egitea erabaki dugu, gaian interesa izan dezakeen edonorentzat. Bilera horretan, <b class="">parte-hartzaileek konpartituko dute zer aukera, erronka, aldaketa, arrisku, kezka ikusten duten ekar dezakeela edo ekartzen ari dela dagoeneko AA itzulpengintzari eta interpretazioari lotuta</b>. Eta ateratakoaren arabera, beharra ikusiz gero, etorkizunerako pausoren bat pentsa genezake: dela trebakuntzari begira, dela itzultzaileen eta interpreteen lan-baldintzak babesteko neurri-proposamenen bat, edo sor litekeena. </div><div class=""><br class=""></div><div class=""><b class="">Elkarrekin pentsatzen hastea da asmoa, eta informazioa eta ezagutza trukatzea</b>. Bileran esaten dugunaren berri jaso eta barne txosten bat prestatuko dugu.</div><div class=""><br class=""></div><div class="">Gaia nola edo hala ezagutzen duten edo horretaz gogoeta egiten hasi diren pertsona batzuk gonbidatu ditugu parte hartzera, eta zeuk edo zeure ingurukoren batek parte hartu nahiko balu, zabalik ditu ateak.</div><div class=""><br class=""></div><div class="" style="text-align: center;">NOIZ:<b class=""> 2025eko urriaren 17an </b> | <b class="">17:00 - 19:00</b>.</div><div class="" style="text-align: center;"><br class=""></div><div class="" style="text-align: center;">NON: Donostian, <b class="">EIZIEren egoitzan</b> (Zemoria, 25)</div><div class=""><br class=""></div><div class="" style="text-align: center;">Etortzekoa bazara, <a href="https://forms.gle/yurDkJsALvUkVrwf6" class="">eman izena hemen</a>, urriaren 13a baino lehen. </div><div class=""><br class=""></div><div class="" style="text-align: center;">Mila esker,</div><div class=""><br class=""></div><div class="">-----</div></div><div class=""><div dir="auto" class="" style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;"><div class=""><div class="" style="margin: 0px; font-stretch: normal; font-size: 12px; line-height: normal;"><span class="" style="-webkit-font-kerning: none;">EIZIE</span></div><div class="" style="margin: 0px; font-stretch: normal; font-size: 12px; line-height: normal;"><span class="" style="-webkit-font-kerning: none;"><a href="mailto:eizie@eizie.eus" class="">eizie@eizie.eus</a></span></div><div class="" style="margin: 0px; font-stretch: normal; font-size: 12px; line-height: normal;"><span class="" style="-webkit-font-kerning: none;">943 277 111</span></div></div><div class=""><br class=""></div></div><span class=""><img apple-inline="yes" id="C31A56DD-5DF0-419E-B930-D2241EE4AC00" class="" src="cid:9BCF47A8-C570-4112-8E5D-84F467D5B876"></span><div dir="auto" class="" style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;"><span class="" style="color: rgb(145, 145, 145); font-size: 10px;"><br class="Apple-interchange-newline">Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.</span></div><div class="" style="margin: 0px; font-stretch: normal; font-size: 10px; line-height: normal; color: rgb(145, 145, 145); min-height: 12px;"><span class="" style="-webkit-font-kerning: none;"></span><br class=""></div><div class="" style="margin: 0px; font-stretch: normal; font-size: 10px; line-height: normal; color: rgb(145, 145, 145);"><span class="" style="-webkit-font-kerning: none;">DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.</span></div><div class=""><br class=""></div></div></body></html>