<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8"></head><body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8" class=""><div style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8" class=""><div style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><div class="" style="font-family: Avenir-Book;"><div class=""><strong class="">Helburuak: </strong>Munduko kulturak jabetu zirelarik haurtzaroa eta gaztaroa bizitzako
beste aldietatik bereizten direla eta haurrek eta gazteek berezko
beharrizanak dituztela, haientzako literatura sortu zen, haur- eta
gazte-literatura (HGL). Haren bidez, adierazpide bat eta mundu-ikuskera
bat zabaltzen zaie, baina, horretaz gain, HGLa hizkuntza da, kultura,
eta, oroz gain, literatura. Hori kontuan hartuta eta, gainera, jakinik euskal HGLan argitalpen
kopuru osoaren bi heren inguru dela itzulpena, esan daiteke HGLa
itzultzea ez dela nolanahiko erantzukizuna.<br class="">Bi egunetan banatutako ikastaro edo lantegi honetan biei erreparatuko
diegu, haur-literaturari (eta bertan ohikoak izan daitezkeen
fenomenoei: irudiaren eta testuaren arteko loturari, errimei eta
hitz-jolasei) eta gazte-literaturari (eta honen barruan, batez ere,
gazte-hizkerari).</div></div><div class="" style="font-family: Avenir-Book;"><p class=""><strong class="">Irakaslea: </strong>Naroa Zubillaga</p><p class=""><strong class="">Non eta noiz:</strong> Donostian (Euskaltzaindian), 2025eko urriaren 28an eta 29an</p><p class=""><strong class="">Iraupena:</strong> 6 ordu</p><p class=""><strong class="">Ordutegia: </strong>16:30 – 19:30</p><div class="">Informazio gehiago eta izen ematea, <a href="https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2025/haur-eta-gazte-literatura-itzultzen-ikastaroa-2025" class="">hemen</a>. </div><div class=""><br class=""></div></div><div class="" style="font-family: Avenir-Book;">EIZIE</div></div></div></body></html>