Ondorioztapen batera iritsi naiz. Ez dakit ados ala desados egongo zareten, eta horregatik zuen iritzia jakin nahi nuke.

Gaur egungo erabileran oinarriturik, esango nuke aurkaren esanahia murritzagoa dela kontrarena baino.

Aurka erabiltzen dugu eraso-asmo bat dagoenean atzetik: zerbaiten aurkako iritzia, norbaiten aurkako erabakia.

Baina halako asmorik ez dagoenean, ez dugu aurka erabiltzen. Adibidez, ez dugu esaten "paretaren aurka jarri zuen altzaria".

Kontrak, ordea, bi zentzuak atxikitzen ditu: batzuetan, eraso-asmoa adierazten du (eta kasu honetan aurkaren sinonimoa da: zerbaiten kontrako iritzia, norbaiten kontrako erabakia); baina beste batzuetan, -n bermaturik du esanahia, hain zuzen Euskaltzaindiaren Hiztegiak horri buruz jasotzen dituen hirugarren eta laugarren adieretan bezalaxe.

Bada, zerbaitekin kontraesan soilean egotea, tartean asmotasun inolakorik ez dagoela, nire ustez gaur egun kontrari bakarrik dagokion esanahia dugu, eta ez aurkari dagokiona, nahiz eta Orotariko hiztegian horren adibide solte batzuk ere jasotzen diren.

Ildo horretatik, niri behintzat hozki pittin bat ematen didate honakoaren tankerako esaldiek:  Erabaki horiek indarra izaten jarraituko dute foru lege honetan ezarritakoaren aurka ez doan guztian. Hain zuzen ere, eta esan bezala, "foru lege honetan ezarritakoaren aurka joatea", nire ustez, berariazko erauntsi edo asmo osozko eraso bat egitea delako, eta ez, adibidean bezala, dena delako arau bat, etorkizunean jaulkitzen den beste arau baten eduki desberdinekoa izatearen ondorioz, asmo berezirik gabeko kontraesan soil batean suertatze hutsa.

Zer deritzozue?