<!DOCTYPE html>
<html>
<head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8">
</head>
<body>
<p>Kaixo,</p>
<p>"Lurraldetasun" aipatu duzu adibideetan, baina "lurraldeKOtasun"
beharko luke, ordezkaritasun aldarrikatzen duzun ildo berean.
Txillardegik abisua eman izan zuen noizbait, lurraldetasun
"territoriedad" izango bailitzateke, ezen ez "territorialidad".
Territorial-etik abiatuta, lurraldeko baldin bada:
lurraldekotasun.</p>
<p><br>
</p>
<div class="moz-cite-prefix">25/12/9 11:09(e)an, Xabier Aristegieta
igorleak idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote type="cite"
cite="mid:CAH=wCBM-Puwpg=m4e8ZMQ_xSXK_mj86Dv40sfYuLBiFjDMh2kw@mail.gmail.com">
<meta http-equiv="content-type" content="text/html; charset=UTF-8">
<div dir="ltr">"Representatividad" emateko, behin baino gehiagotan
ikusi izan dut "ordezkagarritasun".
<div><br>
</div>
<div>Nire ustez, hori okerreko erabakia da.</div>
<div><br>
</div>
<div>Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, <i>ordezkagarritasun
= ordezkagarria denaren nolakotasuna </i>(noski), eta <i>ordezkagarri
= ordezka daitekeena</i>.</div>
<div><br>
</div>
<div>Berriro diot: <i>ordezkagarri = ordezka daitekeena</i>. </div>
<div><br>
</div>
<div>Baina "representatividad" ez da hori.</div>
<div><br>
</div>
<div>DRAEren arabera, <i>representatividad = cualidad de
representativo</i>. Eta <i>representativo = que sirve para
representar algo</i>.</div>
<div><br>
</div>
<div>Alegia: zerbaiten (erakunde baten, sindikatu baten...) <i>representatividad
</i>da erakunde horrek inor ordezkatzeko duen indar edo
balioa.</div>
<div><br>
</div>
<div>Egia da euskaraz -<i>garri </i>atzizkiarekin saltsa handi
samarra daukagula, batzuetan esanahi "aktiboz" erabiltzen
delako (adibidez, <i>oroigarria </i>da oroitarazten duena; <i>leungarria
</i>da leuntzen duena) eta beste batzuetan "pasiboz" (<i>jakingarria
</i>da jakina izatea merezi duena; <i>gorrotagarria </i>da
gorrotatua izatea merezi duena).</div>
<div><br>
</div>
<div>Nire proposamena, labur-labur: representatividad =
ORDEZKARITASUNA. Euskaraz, ikusten dugu guztiz posiblea dela
substantibo bati -<i>tasun </i>atzizkia jartzea: <i>naziotasun,
lurraldetasun, gizontasun, zentzutasun</i>,</div>
<div><br>
</div>
<div>Eta <i>ordezkari </i>substantiboari -<i>tasun </i>gehituz,
nolakotasun neurgarri bihurtzen dugu substantibo hori.</div>
<div><br>
</div>
<div><br>
</div>
<div>Xabier Aristegieta</div>
</div>
</blockquote>
</body>
</html>