<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8"></head><body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=utf-8" class=""><div style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; line-break: after-white-space;" class=""><p class="">Aurtengo EIZIE Egunaren karietara, elkarteak ekitaldi kultural bat antolatu du, Izaskun Arrue Kulturgunean: <strong class=""><a href="https://iak.eus/ekitaldia/ahotsak-eta-harriak-tankeen-aurka-poeta-palestinarren-erresistentzia/" rel="noopener" target="_blank" class="">«Ahotsak eta harriak tankeen aurka: poeta palestinarren erresistentzia» </a></strong>errezitaldia.<strong class=""><br class=""></strong></p><p class="">Genozidioa etengabekoa den honetan, palestinar ahotsak gurera
hurbiltzeko beharraz oharturik eta itzulpena tresnatzat, palestinar
herriaren erresistentzia ohoratzeko poesia errezitaldia da honakoa.
Palestinarrak hiltzen, deserriratzen eta sarraskitzen dituzten
bitartean, haien ahotsak hauspotu nahi ditugu tankeen aurka. Olibondoek
zutik eta bonbek isilik behar dute noizbait loreei buruz idatziko
badute. Hauek dira martirien ahotsak kolonizazioaren zapalkuntzapean.
Hau da hitzaren erresistentzia masakrearen aurrean.</p><p class=""><strong class="">Errezitatzaileak:</strong> <a href="https://nordanor.eus/norda?id=2353&tmp=1772023655731" rel="noopener" target="_blank" class="">Eider Beobide</a>, <a href="https://nordanor.eus/norda?id=3040&tmp=1772023683417" rel="noopener" target="_blank" class="">Olatz Esteban</a>, <a href="https://nordanor.eus/norda?id=2869&tmp=1772023708838" rel="noopener" target="_blank" class="">Oihane Gurrutxaga</a>, <a href="https://nordanor.eus/norda?id=2239&tmp=1772023732023" rel="noopener" target="_blank" class="">Miren Irizar</a> eta <a href="https://nordanor.eus/norda?id=3043&tmp=1772023764692" rel="noopener" target="_blank" class="">Ainhoa Salaberria</a></p>
<ul class="">
<li class="">Eguna: 2026ko martxoak 14</li>
<li class="">Tokia: Gasteiz, Izaskun Arrue Kulturgunea</li>
<li class="">Ordua: 13:00 - 14:00</li><li class="">Sarrera, doakoa</li>
</ul><div class="">Informazio osagarria, <a href="https://eizie.eus/eu/albisteak/ahotsak-eta-harriak-tankeen-aurka-poeta-palestinarren-erresistentzia-errezitaldia-gasteizen" class="">hemen</a>. </div><div class=""><br class=""></div><div class="">EIZIE</div></div></body></html>